Etxebarria botikan esaterako “atzo test ugari jaso genituen, eta gaur 500 test inguru salgai jarri ditugu. Bezero bakoitzeko gehienez 5 test saltzen ditugu”.
Zarugaldeko farmazia honetan ere “itxaron-zerrendarik ez dugu, jende askok izena ematen baitzuen eta horrelako zerrenda hain luzea kudeatzea zaila baita”.
Azcoaga farmaziak eskatutako testei “itxaroten gaude baina bihar, aurreikuspenen arabera, baliteke 400 test iristea”.
“Hala ere, ezin dugu ziurtatu iritsiko direnik, izan ere, aurreikuspenak eta epeak hainbatetan ez direlako bete, nahiz eta guk dagoeneko testak erosiak ditugun”.
Horrez gain, “iristen zaizkigunak nahiko gutxi izan dira orain arte, adibidez 10 test, eta ondorioz berehala saldu ditugu. Espero dugu egoera lehenbailehen nomarlizatzea”.
Ferreriasko botikak ez du itxaron-zerrendarik, izan ere, “hasieran jarri genuen baina jende pilo batek eman zuen izena eta ezin horrelako zerrenda hain luzea kudeatu. Orain testak gura dutenek botikara etortzen dira, egoera oso zaurgarrian dauden pertsonak izan ezik”.
Juncay farmaziak aurreikusten du “gaur (osteguna) arratsaldean 40-60 test antigeno inguru iristea”. Iturriotzeko botikak ere ez du itxaron-zerrendarik eskaintzen.
Araba etorbideko Español botikara “kopuru txikitan iristen ari dira testak, eta gaur arratsaldean gehiago jasotzea aurreikusten dugu”. Bertan ere langileak “lanez gainezka gabiltza”.
Gipuzkoa etorbideko Musakola botikara “gaur arratsaldean gutxienez 80 test iritsiko zaizkigu. Produktu faltagatik, aste oso bat egon izan gara testak jaso barik baina orain behintzat kopuru txiki batzuk heltzen zaizkigu”.
“Hornitzaileak ez digu zehazten noiz ekarriko dituen, soilik noiztik aurrera ekarriko dituen. Eskaera handi bat egin dugu eta espero dugu lehenbailehen iristea”.
Santa Marina botikan “salgai ditugu antigeno testak, gaur 400 iritsi zaizkigu, baina hauek batez ere itxaron-zerrendako bezeroei zuzenduko ditugu. Era berean, gaur eta bihar 500 gehiago jasotzea aurreikusten dugu”.
Kontuan hartzekoa da “Arrasate inguruko herri txikietako pertsonak ere hemen erostera etortzen direla”. Hornikuntza arazoari aurre eginda, Elmako etxeetako botikako arduradunak “antigenoen biltegietara joan izan gara eta handik antigenoen kaxak ekarri ahal izan ditugu”.
Irizar farmazian ere “antigenoak salgai ditugu, baina gutxi iristen dira eta berehala agortzen dira”. Erguin kaleko botikako langileek “espero dugu eskaera handiagoak jasotzea, baina momentuz eskaera eskaintza baino handiagoa da”.
[Albiste honetan azaldutako egoera abenduaren 30ekoa da, eguerdiko 12:00etatik 13:15ak artean jasotako datuak dauzka].
informa zaitezte antigeno testen inguruan faborez!