Atzoko senior lehiaketaren ostean, gaur harrobiko taldeen txanda izan dugu, Aretxabaletako Ibarrako berdegunean bertan.
Denera 22 talde lehiatu dira gaurkoan: 8 alebinetan, 8 infantiletan eta 6 kadeteetan. Ehunka neskatilek parte hartu dute txapelketan, eta ondorengoak izan dira irabazleak:
- Alebin mailako txapelduna: Atlético Lince
- Infantil mailako txapelduna: Reala
- Kadete mailako txapelduna: Atlético Lince
Ikus daitekeenez, Valladolideko klubak lan ona egin du txapelketan. Giro ona izan da nagusi bai harmailetan baita berdegunean ere, batez ere sari banaketak ospatzean. Zorionak guztiei! Ondoren alebin mailako hainbat irudi dituzue ikusgai: