EHko Mus Txapelketako Arrasateko kanporaketa zapatuan izango da

0
546

Izen-ematea egunean bertan izango da, abenduaren 30ean, Irati taberna-topagunean. Zenbait sari eta Gipuzkoa mailako kanporaketarako txartelak izango dira jokoan.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.

Izen-ematea bikote bakoitzeko 20 eurokoa izango da, eta izen-ematea txapelketaren egun berean eta toki berean izango da:

Zapatu honetan, abenduak 30, 15:30etik 16:00etara, Arrasateko Irati taberna-topagunean.

Kanporaketa honetako sariak ondorengoak izango dira:

Lehen saria: Irati tabernan bazkari bonoa, paleta iberikoa eta Iratiko hornitzaileen produktuen saskia.

Bigarren saria: Iratiko hornitzaileen produktuen saskia.

Hirugarren saria: Iratiko hornitzaileen produktuen saskia.

Herri mailako kanporaketa hauek otsailaren 25era arte jokatzekoak dira, eta Arrasateko kanporaketa abenduaren 30ean jokatuko da.

Antolakuntzak azaltzen du “Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko dela”.

Arau hauek “eskura izango dituzue lehen saiotik, baita webgunean ere, ehmus.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen