Ehizarik ez!

0
1343
ehiza

Piter Encinasen artikulua.

Testua: Piter Encinas. Argazkia: El Periodico.

Hasteko, onartu behar dugu, gaur egun lehen munduan eta esaten diogun honetan  ehiza debekatuta egon beharko litzatekeela, arrazoi desberdinengatik. Gure arbasoek ehiza janaria bilatzeko egiten zuten, gaur egun , ordea, beste helburu batzuengatik egiten dute ehiza, negozioa armamentista, armak, tirogaiak, eta ehiza-barrutia, eta nola ez, ekitaldi horrek gure egoa sustatzen duelako eta aldi berean gure ego-zentrismoa areagotzen duelako, armak edukitzeak gure buruari esaten dio planetaren gizaki gainartzaileak gu garela, nahi duguna egin dezakegula, izaki bizidunak soilik gozatzeko erail ditzakegula.

Hori guztia zuritzeko ehiztariek gezur batzuk esaten dituzte; ehiztariak, desagertutako predatzaile bihurtu direla, argudio hori guztiz faltsua da, predatzaileek gaixoak, ahulenak, zaharrenak ehizatzen dituztelako eta teknika horrekin hautespen naturala izendatzen dena lortzen da eta gehienetan indartsuenak bizirik geratzen dira. Armekin ez da horrela gertatzen urrutitik tiroak botatzen dituztelako eta ez da ikusten ahulak, gaixoak diren ala ez, gaur egungo ehiztariek trofeoak, garaikurrak bilatzen dituzte, eta ez janaria bilatzeko, Hego Ameriketako indioek egiten duten bezala.

Lehen munduko ehiza ez da oreka naturalaren sinonimoa. Nolako pertsona izango ote da poza sentitu dezakeena ehizaki bat hil eta gero? Ikuspuntu moraletik onartu ezina da izaki bizidun bat hiltzea, eta aldi berean poza sentitzea, piztiek sentimendu hori ez daukate, gizakiok, ordea, bai, normala da planeta pikutara bidaltzea.

«Ehiza  ondare ”kulturala” da» oso nabarmena da erailketa ez dela kultura, eta esaldi horrek gezur hori erabiltzen duenari buruz asko esaten du.

Garbi dago, gaur egun, Euskadin arazo larri bat gertatzen ari dela, onartu behar dugu kate trofikoa “apurtuta” dagoela, eta gizakiok gara errudunak, apurketaren ondorioz oreka naturala hondatuta dago harrapariak erail ditugulako, horrexegatik animalia batzuk, basurdeak, orkatzak ugaldu egin dira, jakina, pinudietan ezin direnez elikatu, beraz, zer egin behar dute? larreetara, ortuetara joaten dira, ze espero dugu, ba? Basurdeek kalteak sortzen dituzte, inork ez du esaten kontrakoa, baina jakin behar dugu ehizarekin ez dugula konpontzen arazoa. Nekazariak kexatzen dira, eta ehiztariak pozez zoratzen daude.

Oso nabarmena da basurdeak eta orkatzak ugaritu direla, beraz, kalteak sortzen dituztenak ere bai. Baina oso arraroa da azken 20 urtetan gertatzen dena: 2000 urtetik 2010 urte arte urtero 115 kexa “bakarrik” egin zituzten, baina 2012 urtetik gorakada handia gertatu zen, bider bi edo bider hiru. 80. hamarkadan basurdeen agerpena oso txikia zen.

Desoreka hau ez da gertatzen Euskadin bakarrik, estatuan ere gertatzen da, eta adibide bezala datu hauek esan nahi ditut: 80. hamarkadan urtero 30.000 basurde ehizatzen ziren, 2016 urtean 300.000, zer gertatu da? Aipatutako kate trofikoa estatuan ere apurtuta dagoela, harrapariak gero eta gutxiago daude, eta oso nabarmena da otsoen eta hartzen egoera, adibidez 2019ko azaroan Araban otso bikote bat geratu zen, gaur egun otso bat besterik ez dago, eta politikoentzat pisu handiago dauka otsoen aurkako 55 kexak, otsoen aldeko 1.000 baino gehiagok, garbi dago aukera ez dagoela eskopetetan, baizik eta oreka naturala berreskuratzean, eta ziur gaude posible dela.

Bestalde, basurdeak ehizatzeko baimena martxoaren 31ra arte luzatzea onartu ezina da, emeak haurdun daudelako eta beste espezie batzuek habia egin dihardute, hazten, edo bero garaian daude, harrapariak, oihaneko ugaztunak etab.

Beste aldetik, aipatu behar dut ehizak ez duela errespetatzen beste herritar batzuen eskubidea, ukaldiak antolatzen dituzten bakoitzean mendizaleen naturan gozatzeko aukera murrizten dute, adibidez, otsailaren 9an Udalan inguruan gertatu zen bezala, mendizaleek bat-batean zuhaitz artean “eskopetero” batzuekin topo egin zuten, bidetik eta errepidetik metro gutxitara, (argazkian ikus daitekeen bezala) beldurra eta segurtasun eza sortuz.

Bukatzeko, uste dut arazo honen soluzioa ez dagoela basurdeak hiltzean, bai ordea, egon daiteke mahai “ireki” bat sortzen bada, mahai horretan politikoek, biologoek, nekazariek parte har dezakete erabaki zientifikoak har ditzaten eta ez moralak. Dena dela, ehiztariek parte hartzea eskatuz gero, uste dut ekologistak ere egon beharko liratekeela.   

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen