Ehiza Manifestazioa Madrilen

3
475

Testua: Arrasate Ehiza Elkartea

Gipuzkoako Ehiza Federazioak, datorren martxoaren 20an 12:00tan Madrilen “20M landaren alde elkarrekin” lemapean egingo den ehiztarien manifestaldiaren berri eman nahi dizu.


Ehizaren aurkako politikak eta gure kolektiboa jasatzen ari den jazarpen egoera larriak eraman ditu Euskadiko Ehiza Federazioak manifestaldi horretan parte hartzera, “Euskadin Ehiza Bai” lema bateratua izango duen pankartapean eta non gurekin bat egitera deitzen zaitugun. Bertaratzeko autobusak antolatze aldera, datorren martxoaren 1a baino lehen inprimakiak beteta bidaltzea eskatzen dugu joateko interesa duten pertsonekin. Euskadiko eta Lurralde Federazioek adostutako prezioa 5€takoa da federatuentzat eta 15€ ez federatuentzat.

Izen ematea:

NON:Arrasateko Ehiza Elkartean (Garro Jenerala 3, baxua)

EGUNA:Otsailak 24-25 (ostegun eta ostirala)

ORDUA: 18:00etatik 20:00ra.

3 IRUZKIN

  1. * Lehen munduko ehiza ez da oreka naturaren sinonimoa.
    * Gure arbasoek ehiza egiten zuten janari bilatzeko, gaur egun, ordea, negozio armamentista bat sortzeko, gizakion egozentrismoa areagozteko, ehiztariek animaliak erailtzen dituzte gozatzeko, (?)
    * Nik Euskadin ehiza debekatuko nuke, moratoria bat egiteko, helburu batekin naturaren egoera azterketa sakon bat egiteko, eta erabaki zientifikoak ateratzeko, eta interes ekonomikoak baztertzeko.
    EHIZARIK EZ!

  2. Oso ondo Piter.

    Hitz egin beharko dezu inguruko baserritarrekin, eta galdetu ia basurdeek sortzen dituzten kaltekin pozik dauden. Alimentu ekologikoak nahi bai, baina hauek erasotzen dituzten espezieen kontrola, ez (?)

    Guztia ez da ez txuria ez beltza.

  3. Bai Piter, eta herria basurdez beteko denean etab. basurdeen arazoaz kexatuko zara, lehenengo ehizaren inguruan pixka bat informatu zaitez eta gero nahi baduzu eman zure iritzia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen