EHBilduren osasun-langileek Osakidetza indartzeko neurriak planteatu dituzte

0
532

Ekitaldian parte hartu du ere Legebiltzarreko koalizioaren Osasun gaietako bozeramaleak, Rebeka Uberak. Hainbat ideien artean proposatu dituzte, egungo lan-baldintzen aurrean, profesional “gehiago kontratatzea eta kontratu luzeagoak egitea”. Besteak beste, Psikologian, Pediatrian, Fisioterapian eta Gizarte alorrean.

EH Bilduk hautes-kanpainako ekitaldia egin zuen atzo Bilgunean, eta ordezkari hauek parte hartu zuten:

  • Rebeka Ubera Aranzeta, Legebiltzarrean koalizioko Osasun gaietako bozeramalea, eta Gipuzkoako hautagaia.
  • Karlos Ibarguren Olalde, Donostia Ospitaleko mediku eta Emergentziak ESI-ko zuzendaritzako kide ohi.
  • Larraitz Arriola Larrarte, familia-medikua. Urte luzez Osasun Publikoan jardun du, eta egun eremu soziosanitarioan dihardu.

Ekitaldiak ‘Osakidetza zutik jartzeko proposamena’ izenburupean hainbat neurri aurkeztu zituen. Agiriak lau lan-ildo nagusi ditu.

Lehena da “gobernantza berri baten beharra, orain artekoa eredu zentralista eta bertikala atzean utzi eta langileekin batera konponbidea eraikitzeko”.

Bigarrenik, “pertsonal politika berria behar du Osakidetzak, behin-behinekotasuna asko jaitsiko duena eta lan baldintza duinak bermatuko dituena, profesionalek artatu ditzaten pazienteak modu egokian”.

Hirugarren lan-ildoa “Lehen Arretaren indartzea da. Lehen Arreta da sistemaren oinarria, eta sistemak huts egiten du oinarritik”.

Eta azkenik, “osasun publikoaren adiera zabalago bat, osasun mentala ere jasoko duena eta ikuspegi soziosanitarioa ere barnebilduko duena”.

‘Begirada Osasungintzari’ proposamena kontsulta dezakezu hemen klikatuz

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen