EHBildu: “Udaleko Hirigintzak argitu dezala Uribeko zubiaren inguruan gertaturiko dena”

1
1225

Era berean, eskatu du zubiaren eraisketa prozesua “gelditzea behin-behinean”. Udal-talde honek azaldu duenez, “Udaleko Hirigintza Sailetik esan zaigu Ura Agentziak zubia botatzeko agindua eman zuela”. Ura Agentziak hori ukatu berri du.

Argazkia: MB artxiboa.

EH Bildu udal-taldeak adierazi du “prentsatik jakin dugula Ura Agentziak ez zuela zubia botatzeko agindurik eman, orain arte, Udaleko Hirigintza Sailetik esan zaiguna horixe izan den arren”.

“Itxura denez, horixe izan da MUk jaso duen informazioa ere, eta obrak hasita zubiaren eraisketarekin hasi dira”.

“Horren guztiaren aurrean, Arrasateko udal-zinegotzi taldeak otsailaren 28an egindako Hirigintza batzordearen bileran bi eskaera egin ditu”:

“Eraisketa gelditzea behin-behinean eta Udaleko Hirigintza sailak argitu dezala zubi honen inguruan gertatutako guztia”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen