EHBildu: “PP eta Vox-ek ez gobernatzea lortu dugu Nafarroa eta Madrilen”

0
1134

Mertxe Aizpuruak, espainiar estatuko Kongresuan parlamentari, aldarrikatu du “balore antifaxista eta feministadun Europa, solidarioa, larrialdi klimatikoari aurre egingo diona”. Josu Aztiria legebiltzarkideak dei egin du igandeko bozketei begira: “garaile izango da norberaren oinarri politikoa gehien mobilizatzen duena”. Halaber, Maider Morrasek aldarrikatu du “gu antifaxismoan, herri zapalduen eta Palestinaren ondoan beti”.

Europar Parlamenturako Hauteskundeen kanpaina amaitzear da, eta EH Bilduk ekitaldia egin du Seber Altuben.

Bertan aritu dira koalizioko hiru ordezkari: Mertxe Aizpurua Arzallus, Josu Aztiria Urtaran eta Maider Morras Azpiazu.

Arrasateko ordezkariak errefuxatu du Palestinari buruzko mozioaren harira, Osoko Bilkuran EAJ-PNVko zinegotziek “euren epeltasun guztiarekin, abstenitu egin direla”.

“Oso garrantzitsua da jakitea historian zein aldetan gauden: gu antifaxismoan beti, eta herri zapalduen ondoan beti, Palestinaren ondoan beti”.

Azpimarratzekoa da EH Bilduko beste arrasatear batek, Jaione Martinez, EH Bilduren zerrendako 9. kidea, bertatik bertara jarraitu duela ekitaldia.

Josu Aztiriak migrazioaren harira argitu du “ibaiek eta itsasoek ez dutela hiltzen, politika arrazistek baizik”, Fermin Muguruza aipatuz.

Horren aurrean planteatu du “gure kontinente zaharra, irla blindatua izatetik, herri aske eta berdinen arteko herritar askez osaturiko artxipielago bihurtzen laguntzea”.

Halaber, dei egin du hauteskundeetan “garaile izango dela norberaren oinarri politikoa gehien mobilizatzen duena”.

“Nire iritziz, faxismoaren gorakada eta Ezkerraren egoera ikusirik, Europak inoiz baino gehiago behar gaitu”.

Halaber, azpimarratu du “Europa osoko Ezkerreko alderdiek eurentzat nahiko luketen komunitatea daukagula, herrietatik loratzen dena”.

Komunitate honetan “xenofobia alde batera utzita, errefuxiatuei babeslekua eskaintzen diegu, eta emakumeen eskubideak irmo babesten ditugu”.

Mertxe Aizpuruak baloratu du “herrietan egunero lan eskerga egiten ari zarete, herritarren aldeko lanean, Arrasaten esaterako”.

Azpimarratu du Hego Euskal Herriko alderdirik bozkatuena EH Bildu dela, “eta ziur nago igandean goranzko joerari eutsiko diogula”.

Ekitaldian planteatu du “Europari, Frantziari eta Espainiari ozen esatea hemen herri duin bat badela, antifaxista, eta justizia sozialean sinesten duena”.

Orain Errepublikak koalizioko partaideek “estaturik gabeko beste nazioekin batera, gure errepublikak eraikitzearen alde lan egingo dugu”.

EH Bilduren bozka bakoitza “Hezkuntzan, Enpleguan, Osasunean eta guzti-guztion Ongizatean eragiteko aukera bat da”.

Brusela politikoki urrun dagoela “iruditu arren, gogora dezagun 2008ko finantza sistemak sortutako krisiak ekarri egin zituen pobretzea eta askatasunen murrizketa”.

Egungo gerra testuinguruan, Aizpuruak gogoratu du “NATOri ezetz esan zion herri bat dagoela hemen, gerrari ere ezetz esaten diona, Gernikaren herria gara”.

EH Bilduk positiboki baloratu du espainiar estatuko Gobernuak Haga-ko nazioarteko auzitegian Israelen genozidioaren aurka egitea.

“Baina ez da nahikoa: ausardia handiagoa behar da, arma-blokeoa, zigor ekonomikoak eta harreman diplomatikoen haustura. Aski delako!”.

Antifaxismoarekin jarraituz, “ez dago muturreko eskuma onik eta txarrik, Von der Leyen gu hori sinestarazten saiatzen den arren”.

“Milei, LePen, Abascal, Trump, Meloni edo Orban, guztiak dira mehatxu gure herriaren etorkizunarentzat, eta EH Bildu aliantza progresisten bermea da. Nafarroan eta Madrilen lortu dugu PP eta Vox-ek ez gobernatzea”.

“Balore antifaxista eta feministadun Europa nahi dugu, solidarioa, Palestina eta Saharar herriekin solidario, eta larrialdi klimatikoari aurre egingo diona”.

EH Bilduk lehentasuna ematen dio “pertsonen duintasunari eliteen mozkin ekonomikoen gainetik. Ideia eta helburu argiak dauzkagu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen