Arrasateko EHBilduk eta Podemos Ahal Duguk Udalari eta Osasun Sailari: “Indartze neurriak behar dira”

8
1294

Beheko testua: Arrasateko EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu.

Alkate Andre agurgarria:

Zuri zuzentzen gatzaizkizu, Abenduak 14ko 47/2021 Dekretu bidez, EAEko Lehendakariak hainbat establezimendu, leku eta ekintzetan Covid ziurtagiria beharrezkoa izango dela ezartzen duelako, besteak beste, udal eraikin eta ekintzak barne hartzen dituelarik.

Neurri honek, beste batzuen artean, berriro ere jartzen du Udalen gain Eusko Jaurlaritzak erabakitako neurria betetzearen ardura, inolako baliabide edota laguntzarik eskaini barik. Kezkatuta gaude osasun egoerarekin eta kezkatuta ere hartutako neurriekin, izan ere, ezin zaio pandemiari soilik neurri murriztaileekin aurre egin.

Osakidetzako lehen arreta gainezka dago eta gure hiritarrek inbertsio falta horren ondorioak egunero pairatzen dituzte. Gure udalerrian hurrengo egoera bizi dugu, zitak gabon osterarte ez dira ematen ari, larrialdi zerbitzuetara bideratuz lehen arretako kasuak eta larrialdiekin nahastuz.

Zerbitzu honen saturazioa ekartzen du eta Arrasateko eta Debagoieneko biztanleok jasotzen dugun arretaren kalitatea nabarmen jaitsiz.

Baina egoeraren larritasuna ez da larriealdietakoa soilik, lehen arretaren egoerak
zerbitzuaren eta profesionalen kopuruan defizit izugarria sortzen ari du. Arreta telefonikora bideratzen gaituzten honetan, gaixotasun desberdinak goiztiarki detektatzea eragozten du, debagoiendarron bizi kalitateari nabarmen eraginez.

Honetan ere, eragin zuzena du, Arrasateko ospitaleko anestesisten egoera prekarioak. Ospitaleko zuzendaritzak bere norabidea aldatu ezean, endoskopia eta gastroskopia bezalako frogak atzeratzen jarraituko dira, minbizi desberdinen detekzio goiztiarra eragotziz eta gaixotasun hauen larritasuna areagotuz.

Kasu hauek Arrasaten eta inguruko herrietan egunero gertatzen diren kasu errealak izaten ari dira eta egoera honi irtenbidea eman behar zaio urgentziaz. Horregatik, Osasun Sailari hurrengo eskaera bideratzea erregutzen dizugu Arrasateko alkate moduan:

1.- Lehengo arreta indartzea eta kontsulta presentzialak berreskuratu behar dira, anestesisten egoera bideratzeko beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira, Ospitaleko beharrei egokituz eta langilegoa ospitalearen tamainaren araberakoa izatea.

2.- Kutsadura kontrolatzeko herritarrek test azkarrak astean behin dohainik egiteko aukera ezartzea eskatzen dugu eta honekin batera, Laborategiko zerbitzuak indartu dadin, frogen emaitzak ahalik eta azkarren eskura izateko.

3.- Aztarnari gehiago jarri behar dira kutsaduren trazabilitatea ahal bezain arinen egin ahal izateko eta eteteko.

Oro har, egoera larri honen aurrean Osasun Sailari indartze neurriak eskatzen dizkiogu eta urgentziaz egindako murrizketak desegitea.

Adeitasunez

8 IRUZKIN

  1. Alkateari ez eskatu ezer, 2 urtetan erakutsi digu pandemia honek berarekin ez daukala zer ikusirik. Agian herrian inzidentzia 21000ra helduko balitz… emango luke azalpenenbat, lasaitasun edo ardura eskatze mezu bat. Hau da, beste inor ez balego herrian ezer inauguratzeko edo sari banaketarik egiteko.
    Inolaz ere ez diot covidaren errua botatzen, baina bai eskatzen diot alkate baten papera betetzea, gauza onak daudenean eta baita txarrak datozenean aurpegia ematea, datuak eman, bere eskuetan dauden neurriak hartu eta azaldu, ardura mezuak arlo askotan, gauza asko hobetu ditzakegu herrian, eta noren papera da mezu hori zabaltzea? Arrasateko Ospitaleko egoera estu hori hobetzeko Jaurlaritzari eskatu eta prentsaurrekoa eman, eraikin berri bat egingo zenutela saltzeko egin zenuten bezala.
    Medallitak jartzeko bakarrik dauden gobernanteak ditugu.

  2. Osasun sistema indartzearekin, guztiz ados.

    Baina COVID ziurtagiriaren ezarpenaren aurrean “mutu” gelditu zarie!? Nola da posible arrasatear batzui bere eskubideak murriztea eta horren aurrean zuek, danok (Arrasateko Udalbatza osatzen dozuen danok), ixilik gelditzia?

    Huts iñ doztazue, niri eta arrasatear askori.

    Danon Giza Eskubideen alde eta berdintasunaren alde, nik COVID ziurtagiriari EZ!!!!!

  3. Euskal Herrian alderdi politiko guztiak gutxitan jartzen dira ados. Oso, oso gutxitan.
    Pentsatu duzu hortan? ez zara izango eta zu oker zaudena?
    Eta uste duzu eskubide indibidualak gizartearen gainetik jartzeko unea dela hau? txertoekin asmatu ala ez, beste bide batzuk jorratu daitezkeen arren, guztiz justua edo eraginkorra izan edo ez, erantzunkizunez jokatzeko garaia da.

    • Oker ni??
      Denon Giza Eskubideak defendatzearren?
      Denon berdintasuna defendatzearren?
      Kolektibo baten diskriminazioa salatzearren?

      Gehiengo edo gutxiengo bat izateak ez du ” arrazoia edo zilegitasuna” emanten edo kentzen.
      Gogoratu historian zehar gutxiengo batek egindako aldarrikapenetan….

      Bai, erantzukizuna denoi, baina politikariei bereziki.
      Orain arte osasun sistema behar beste ez indartzearren, neurri antzu eta diskriminatzaileak
      ezartzearren eta gizartea konfrontatzearren.

  4. Alderdi politiko danak bat egiteak, une honetan sistema honek kontra egin diezaiokeen inolako alternatibarik ez duela esan nahi du. Zoritxarrez covid kontu honekin nor dan nor jakitea asko kostatzen zaigu, denak antzera dabiltza. Ea behingoz benetako alternatibaren bat sortzen den

  5. Oker zaude Mari, Alberdi guztiak ados jartzeak ez du ezer esan nahi, kasu honetan EH Bildur aspaldi dago bere burua zuritu guran, EAJn esanetara, besterik ez.
    Covid pasaportearena gainera ez da eskubide indibiduala, kolektiboa baino. Txertaketa derrigorrezkoa ez bada ezin delako kolektibo bat bazteztu ez daudelako bakunatuta. Eta ez nago bakunen aurka!
    Oraingoan ez bakunatuak dira jo mugan daudenak, lehenago gazteak eta boteioak izan ziren, … Zuek dena onartu eta…Bihar nortzuk beharko dute pasaportea interes orokorraren izenean? Homosexualek? Autistek? Indepentistek? … Sistemari komeni ez zaion edonork?
    Interes orokorraren izenean ere Tapia legea inposatu nahi digute, eta ziur horren kontra bai zaudetela!?
    Ba hau igual iguala da. Kontuz interes orokorraren izenean hitzegitearekin mesedez.

  6. Hanka sartzeko beldur gutxirekin esaten dut gainera, hemen homosexualitateaz, autistetaz etb idazten ari zaretei ez zaizuela gertu tokatu covid kasu larri edo hildako bat, eta ez duzuela senitartekorik tumore batekin itxaron zerrendan.
    Ez eta ez duzuela ezagunik osasungintzan lanean. Bestela bakunatuta egongo zinatekete eta zuen aldarria baliabide gehiago eskatzea izango zen, tabernen kontuarekin asaldatu zareten tamainan e, aho txikiarekin ez du balio.

    Ahoa betetzen zaizue askatasunarekin eta tsunami baten gaudela ahazten duzue.
    Dena den, askatasunak arduratzen badizue, ez bota Irakeko gasolinarik etxeko bizpahiru ibiligailuei, ez erosi Asian ekoiztutako arroparik eta gutxiago kolonbiako kokainarik.

  7. Oker zaude berriro ere Mari, ez nago txertoaren aurka, ez dut pandemia eta pairatzen ari garen ondorioak ukatzen, ez horixe. Ni pasaporte delako horren kontra nau, eta ez nau kezkatzen tabernatan sartzeak. Baina bai txertatu gabeko umeak kirolean aritu ezin izana, edo guraso batek bere semearen Kultur ekintza bat ezin ikustea, edo seme bat bere aita ezin ikustea kartzelan bakunatuta ez dagoelako. Ze…badakitzu? Presoen familiar eta lagun guztiak ez daude bakunatuta! Eta presoa ta senide artean 3 zentimetroko kristal bat egon arren Covid pasaporte barik ezin du ikusi! Urkulluri bururatu zaiolako eta hemen ere EH Bildur men egin duelako. Are gehiago, madero lanak egiten diegu, hori bai; interes kolektiboaren izenean.
    Bukatzeko tono apokaliptiko horrek ez dizu arrazoi gehiago ematen, benetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen