Arrasaten Euskal Herriko Mus Txapelketa zapatuan jokatuko da

0
568

Partidak Irati tabernan izango dira otsailaren 11n arratsaldez, eta lehen hiru bikoteek sariak lortuko dituzte. Izen-ematea egunean bertan irekiko da.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.

Txapelketako arauak Euskal Herriko Mus Federazioak lehiaketarako prestaturikoak izango dira, eta Iratiko sariak ondokoak izango dira:

Txapeldunentzat:

  • Irati tabernako bazkari bonoa
  • Paleta iberikoa
  • Kamiseta
  • Iratiren hornitzaileen produktuen saskia

Txapeldunordeentzat:

  • Iratiren hornitzaileen produktuen saskia

Hirugarren postukoentzat:

  • Iratiren hornitzaileen produktuen saskia

Izen-ematea zapatuan bertan irekiko da arratsaldeko 16:00etan Iratin bertan, 20 € bikoteko. Hona hemen nazio mailako txapelketaren inguruko informazio gehiago:

ehmus.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen