Gaur arratsaldean EH Bilduren programa ezagutzeko erakusketa antolatu da Seber Altuben. Bertara herritar asko hurbildu dira euskal alderdiaren egitarauaren hainbat puntu ezagutzera, eta arratsaldean, 19:00etan, mitin bat emango dute alderdiko zuzendaritzako hainbat pertsona ezagunek, Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta Arkaitz Rodriguez barne.
Euskal alderdiak uztailaren 12ko hauteskundeei begira hartu dituen konpromisoen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Osasun publikoa indartzea, enpleguaren aldeko ituna lortzea, industria indartzea, adinekoak eta zaintzaileak zaintzea, bizitza duin baterako gutxienekoak bermatzea, guztiontzako etxebizitza izateko eskubidea, larrialdi klimatikoari aurre egitea, hezkuntza-sistema suspertzea, euskararekiko konpromisoa eta justiziaren aldeko konpromisoa.