Testua: EH Bildu.
San juan jaiak bertan behera geratzearen ondorioz, EHBilduk zera proposatzen du:
Ados gaude Covid19-aren ondorioz San Joan jaiak bere horretan ez antolatzeko erabakiarekin, Kultura batzordean proposatu genuen moduan. Bestalde, jaiak antolatzeko aurrekontua, 150.000 euro, kulturan berrinbertitzeko eskatzen diogu Arrasateko Udal gobernuari.
Hainbat dira Arrasaten kultur arlo ezberdinetan lan egiten duten enpresa, eragile eta norbanakoak. Eta eurak ari dira pairatzen (eta jarraituko dute), herriko beste hainbat moduan, osasun krisialdi honen eraginak. Horregatik EHBilduk diru hori urte honetan zehar gelditzen diren hilabeteetan inbertitzeko eskatzen dugu. Hau da, kultura sustatzen duten eragileei, artistei, musikariei eta, orokorrean, Arrasaten kulturaren inguruan lan egiten duten pertsona, elkarte eta abarrei laguntzeko bideratzea San Joanetarako aurreikusita zegoen dirua.
Hilabete hauetan argi gelditu da kulturarik gabe ezer gutxi gelditzen zaigula gozatzeko, eta artista askok, boluntarioki, euren lana oparitu digute isolamendua errezago eramateko. Hori dena bueltatzeko garaia iritsi dela uste dugu, badago herrian talentu nahikoa dirua inbertitzeko herri osoaren gozamenerako.