EH Bilduk salatu du Udal-gobernuak “entzungorrarena” egin duela jai-egitarauren antolaketan

2
1222

Testua: Arrasateko EH Bildu.

Udalak San Joan jaiak ez antolatzeko erabakiarekin ados egon gara hasieratik.

Administrazioari arduraz eta zuhurtziaz jokatzea dagokio beti eta, zer esanik ez, herritarren osasuna jokoan bada. Era berean, ekitaldi sinboliko eta bakar bat egiteko erabakia ere babestu genuen.

Halere, Udaleko Kultura batzordean bi erabaki hoiek hartu ostean, Udal gobernuak eman dituen urratsak ez zaizkigu hain egokiak iruditzen. Udal gobernuak diogu, eta ez Udalak, aldebakartasunez kudeatu baitu dena.

San Joan bezperan egingo den ekitaldiari dagokionez, faltan botatzen ditugu jaietako programari bere ekarpena egiten dioten hainbat eragile. Soilik euskal kulturaren edota musika arloan dihardutenak izan dira gonbidatuak eta guztiek tratu bera merezi zuten.

Ikuskizuna plaza itxita eta publiko gabe egiteari ere ez diogu zentzurik ikusten. Astakeria hutsa da, bestalde, ikuskizunak iraun bitartean plazako tabernetara joateko aukera ixtea, bezeroen joan-etorria eragotziz. Zozketa bat egin zitekeen, herritar batzuk, distantzia neurriak gordez, ikuskizuna plazatik eta udaletxeko balkoitik jarraitzeko.

Bestalde, hainbat eragilek beste ekintza batzuk antolatzeko egindako proposamenei entzungor egin die eta ez zaigu zilegi iruditzen. Pasa den asteburu honetan Udala bisita gidatuak eskaintzen hasi da eta uztail hasieran udako programazioa abiaraziko du. Eskaintza horren alde gauden arren, Udalak egin dezake eta eragileek ez?

Tabernak goizeko 5ak arte zabalik izateko baimena eman izana aurreko erabaki guztien kontra doala iruditzen zaigu. Txosnekin akordatzen gara, ezinbestean, tabernetan egongo diren jende pilaketak saihesten lagunduko lukete eta. Txosna batzordeak, arduraz jokatuz, txosnagunerik ez jartzea erabaki zuen, batzordeko taldeei diru sarrera garrantzitsu baten galera suposatuko dien arren, eta Udalera planteamendu berri batekin joan direnean ez zaie onartu.

Gure aldetik, eskerrik asko eragileei erakutsitako prestutasunagatik eta, oro har, herritar guztiei, egoerak eskatzen duen arduraz, ondo ibili!

2 IRUZKIN

  1. Bat nago bilduren adierezpenekin guk ere lagunarteko ekitaldi bat egin genuen distantziak errespetatuz eta abar eta udaltxaogoak 3 bider etorri ziren dispertsatzeko eskatuz. Une latzak Ari Gera pasatzen eta udalaren erantzuna frankismoan gogoratzen digun neurriak hartu ditu. LOTSAGARRIA. eta AFOROAK eta distantziak ERRESPETATZEA ez dituen taberna batzutan udaltzaingoa ageetu ere ez. Non dago jokabide sektario eta arbitrario honen adierazpenak ? Arrasatearren artean klase esberdineko herritarrak al daude?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen