EH Bildu Laubide proiektuaren aldizkaria banatzen hasi da etxez etxe

9
2122

Beheko testua eta agiria: EH Bildu.

Arrasateko EH Bilduk Laubide proiektua landu du, udal gobernuak Garibai etorbidea eta inguruetarako aurreikusi dituen asmoei bere ekarpena egiteko asmoz. Proiektuaren nondik norakoak aldizkari batean jaso eta herritarrei azaltzeko asmoz etxez etxe banatzen hasi gara gaur bertan.

9 IRUZKIN

  1. INTERMODALA
    Nire ustez, joera izan beharko litzateke autobusak erdialdetik kanpora ateratzea, intermodala Laubiden jartzen bada iraganeko planteamentuetara goaz berriro, hau da, autobusak erdialdera eramaten ditugu, gainera obra hau egiteko ez dakit zenbat zuhaitz eta belardi kendu behar diren. Hori ez da batere EKO. Pega pega daude Iturbideko egoilarrak, Roneoko eta Kontzezinoko auzokideak, hauek danak zaratak eta poluzioa jasaten.
    Ez dakit Zalduzpe den tokirik egokiena geltoki hau egiteko, baina argi daukat Laubide ezetz.

    • Autobus erabiltzaileentzat Salduspe urruti geratzen da, Arrasatek ez dituelako besteak beste ez metro edota tranbia Bilbo edo Gasteizek eduki dezaketen moduan.
      Proiektu honek Ekobulebarrarekin diferentzia handi bat dauka, Ekobulebarra oraindik inork ez du oso argi zer den, proiektu honek aldiz argi eta garbi erakusten du zein helburu dituen. Eta proiektu oso ekilibratu bat da oinezko zein motordun trafikoari dagokionez.

      Nagusientzat espazio zabal eta berde bat da zaharkitzen ari den Arrasate honentzat Iturbide egoitzak behar duena eta proiektu honek hori ahalbideratzen du. Zorionak!

  2. Eta zer da EKo? Autobus geltokia herriko eskina batean jartzea, bizileku guztietatik urrun? Autobus geltokitik erdialdera joateko autobusa edo taxia hartu beharko dugu? Autobus geltokiak erdialdean kokatuta egon behar dira, ahalik eta gertuen, zerbitzu ona egin nahi badute behinik behin.

  3. Edozein,
    demagun Zalduspen kokatzen dutela intermodala, benetan urrun dagoela iruditzen zaizu?
    Nahiago duzu 600-700 metro hoiek oinez edo herriko autobusez ez egiteagatik, berriro 400 -500 autobus gure etxe artean buelta eta bueltan ibiltzea?
    Egunero Arrasateko edozein tokitatik anbulategira joaten da jendea eta ez dugu kejarik entzuten eta zu kontra Zalduspe urrun dagoelako? Begiratu beste perspekiba batekin mesedez.
    Autobusak mantendu behar dira zerbitzu bezela, noski, baina ahal den neurrian auzo eta jende pilaketa dagoen toki hoietan zentratu gabe.

  4. Zurekin guztiz ados Kaletar. Baña zoritxarrez sigla batzuen jarraitzaileak itsu itsu ibiltzen dira, zentzugabekeriarik haundienaren alde ere justifikazioak bilatzen. Herriaren erdi erdian intermodal bat inposatu nahi digute, bertan bizi garenekiko inolako begirunerik gabe.

    • Herri erdian bizi garenontzat bus geltokia gertu edukitzea abantaila bat da. Zu ez dakit non bizi zaren baina erdigunean bizi eta busa egunero erabiltzen baduzu seguru aski nahiago duzula busa etxetik gertu izatea eta ez Salduspen. Ekobulebarrak aurreikusten du bus parada Roneoko etxeetan pegatuta egotea, zuk diozun moduan geltoki “intermodala” Ume erropa denda eta banketxearen parean.

  5. 400 autobus egunero Arrasaten geldialdia egiten dutela? Mesedez. Zer da intermodala? Eta zer da ekobulebarra? Listo bat gehiago kabitzen al da herri honetan?

  6. Bizilaguna, orain gutxitik bada ere Roneoko etxeetan bizi naiz ta intermodala Garibain jartzea bezain zentzugabekoa da Laubiden jartzea, 400 busek sortzen duten arriskua, zarata ta kutsadura, inguruko bizilagun danoi inposatuz.
    Erropa denda ta banketxearen komentarioa bestalde, ez dot kaptatzen. Zein da arazoa?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen