EH Bilduk irabazi du Arrasaten 4.301 botorekin 10 zinegotzi lortuz

0
2044

Bigarren EAJ-PNV izan da 3.473 botorekin, PSEk hirugarrena1.182 botorekin eta Elkarrekin koalizioak laugarren 753 botorekin. Abstentzioa %39koa izan da.

Taula eta diagrama: EITB.

EH Bilduk garaipena lortu du Arrasaten, Barne Ministerioaren datuen arabera. EH Bilduk 4.301 boto lortu ditu, botoen % 42,74, hau da, 10 zinegotzi, 2019ko udal hauteskundeetan baino bi gehiago. EAJ-PNVk 3.473 boto ( % 34,51) lortu ditu, hau da, 8 zinegotzi, azken udal hauteskundeetan bat baino gutxiago. Azken udal hauteskundeekin alderatuta zinegotzi bat galdu duen beste alderdietako bat PSE-EE izan da. Gaurko hauteskundeetan PSE-EEk 1.182 boto lortu ditu eta horrek 2 zinegotzi ematen dizkio. Legealdi honetan berdin jarraituko duena Elkarrekin koalizioa izango da. Koalizio moreak botoen %7,48 lortu ditu (753 boto) eta zinegotzia mantenduko du. PPk 222 lortu ditu, % 2,2, eta zinegotzirik gabe gelditzen da. Abstentzioa %39’85ekoa izan da, hots, bozkatzeko eskubidea izan duten 6.756 herritarrek ez dute bozkarik eman.

Datu horiekin, alkatetza Maider Morras buru duen EH Bildurentzat izango litzateke, are gehiago Elkarrekin koalizioaren babesa izanez gero. Parte-hartzea % 60,14koa izan da.

Arrasateko Udala honela osatuta geratuko litzateke:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen