EH Bilduk irabazi du Arrasaten 3.733 botorekin, abstentzioa %44koa izan da

0
2038

Bigarren EAJ-PNV izan da 3.381 botorekin, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartutako bozketetan. PSEk 1.095 bozka izan ditu.

Grafikoa: EITB.

Koronabirusaren testuinguruan deitutako bozketetan, parte-hartzea %55’31koa izan da eta abstentzioa %44’69koa.

Kontuan hartzekoa da Arrasaten hauteskunde europarretan, hau da, parte-hartze baxuena izaten dituzten bozetan, parte-hartzea %65 ingurukoa izaten dela.

Eusko Legebiltzarrerako gaurko bozketetan EH Bildu izan da garailea. Koalizioak 2014tik ez zituen Arrasaten bozkak irabazten (iazko europarretan izan ezik), EAJ-PNV irabazi izan baitu.

Gaur, baina, koalizio subiranistak 3.733 boto lortu ditu, hau da, botoen ia %40. EAJ-PNV izan da bigarren 3.381 bozkarekin, botoen %35. Bien artean botoen %75 lortu dute.

Hirugarren PSE izan da, 1.000 botoen langa ozta gaindituta, eta laugarren Podemos-IU. EH Bildu izan da, Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeekin alderatuta, botoetan gora egin duen alderdi bakarra.

Ondoren, PP+C’s koalizioak 245 boto izan ditu, Equo Berdeak 99, Vox-ek 68, PACMAk 41 eta beste sei alderdik gutxienez bozka bat izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen