EH Bilduk ekitaldia antolatu du gaur Seber Altuben Maddalen Iriarte eta Arkaitz Rodriguezekin

0
2368

Eh Bilduk ekitaldi berezia egin du gaur Arrasaten eta uztailaren 12ko hauteskundeetarako zerrendetako izen handietako batzuk ez dira falta izan. Maddalen Iriarte lehendakarigaiak ere parte hartu du Arkaitz Rodriguezekin batera. Beraiekin Arrasateko EH Bilduko Maider Morras ere egon da aurkezlari gisa.

Rodriguezek azpimarratu du garrantzitsua dela ezker abertzaleari botoa ematea, boto feminista, ekologista eta ezkertiar gisa, eta herritarren artean txalo zaparrada bat baino gehiago egin ditu, Madrilgo parlamentuan Bilduren aurka entzundako azken adierazpenak aipatuta. Gainera, alderdikideak ikasle gisa Arrasaten igarotako denbora gogoratu du eta herrira itzultzearekin oso pozik dagoela adierazi du. Honetaz gain, Bilduren aldeko botoaren garrantzia azpimarratu du eskuinaren hedapena geldiarazteko.

Maddalen Iriartek, bere aldetik, EH Bilduren aldeko botoaren garrantzia azpimarratu du, eta Bilduk hauteskundeak galdu dituela diotenei garrantzia kendu die: “Batzuek garaitutzat eman nahi gaituzte, baina hau ez da amaitzen amaiera iritsi arte. Eta gero ere irabazteko aukera dago “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen