EH Bilduk Batzar Nagusietarako hauteskundeak irabazi ditu Gipuzkoan

0
863

Taula: EITB.

EH Bilduk irabazi ditu Batzar Nagusietarako hauteskundeak Gipuzkoan. Maddalen Iriarte buru duen zerrendak 22 batzarkide lortu ditu botoen % 100 zenbatuta (botoen % 36,64ekin), 2019ko hauteskundeetan baino bost gehiago. EH Bilduk EAJ-PNVko Eider Mendozaren hautagaitzak baino 15.000 boto gehiago lortu ditu.

EAJ bigarren postuan geratu da botoen % 32,64 eskuratuta. Horrela, jeltzaleek 17 eserleku lortu dituzte, duela lau urte baino hiru gutxiago.

Bestalde, PSE-EEk hirugarren postuari eutsi dio, baina bi batzarkide gutxiago izango ditu. Jose Ignacio Asensioren hautagaitzak botoen % 15,67 lortu ditu, eta 7 eserleku dagozkio Batzar Nagusietan.

Miren Echeveste buru duen Elkarrekin koalizioak bi ordezkari galdu ditu Batzar Nagusietan.

Amaitzeko, PP da hauteskunde hauetan gora egin duen alderdietako bat. Mikel Lezamaren hautagaitzak, botoen % 6,25ekin, hiru batzarkide izango ditu, aurreko legegintzaldian baino bi gehiago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen