EH Bildu: “Udalak zuntza berehala jarri du, gainontzeko Alde Zaharrean ez bezala, TAO bulegoan”

2
1377

Udalak iragarri zuen “maiatzaren 16an” hasiko zirela zuntz optikoa Alde Zaharrean jartzeko obrak, baina oraindik Masmovil edota bestelako telefono konpainiatik “inor ez da atarietan lanak egiten hasi”.

Beheko testua: Arrasateko EH Bildu.

Garaia da Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, herritarrak sutzen hasten direnean, giroa baretzeko egiten dituen suhiltzaile promesak aztertzeko.

Horien artean, bada 3.000 herritar ingururi eta Arrasateko hirigune historikoan bizi edota lan egiten duten denda guztiei zuzenean eragiten dien gai bat.

Iazko konfinamenduan, gure herriko hirigune historikoan zuntz optikorik ez izatearen arazo larria azaleratu zen. Aspaldidanik datorren arazoa izan arren, eta EH Bilduk arazo horri irtenbidea emateko eskaera bai legealdi honetan, bai aurreko legegintzaldian, egin arren, alkateari zein bere taldeari ez zaie iruditu inoiz berehala konpondu beharrekoa. Hain zuzen ere, EHBILDUk eskatzen zuelako, gure udal-proiektuaren atzean herritarrik ez balego bezala.

Baina, zorionez, herri honetan beti egon da mobilizatzeko gaitasun handia gure auzokideen beharrak eta kezkak aldarrikatzeko orduan. Eta, urte hasieran, hirigune historikoan kokatuta dauden akademiek sustatuta, plataforma bat ernetzen hasi zen. Plataforma hori, berehala, herritarren mugimendu bihurtu zen, hirigune historikoan zuntz optikoko sarea instalatzeko, gainerako herritarren baldintza berberetan.

Apirilean, plataforma horren eta alkatetzaren artean hainbat bilera egin ondoren, alkateak komunikabide guztietan iragarri zuen Más Móvil enpresarekin alde zaharrean zuntza jartzeko sinatutako akordioa eta aurrekontuko partida bat egokitu zuen lan horiek egiteko. Maiatzaren 16an hastekoak ziren lan horiek, alde zaharreko atariek baimena eman ondoren, atariz atari sartu ahal izateko kaltetutako etxe eta saltoki guztietara. Baimen horiek hasieratik sinatu dira apiriletik aurrera.

Horraino denak pozik, alkatea eta bere gobernu taldea agintean daramatzaten 6 urteetan ez ikusten tematu ziren zerbait lortu zelako. Baina, iraileko lehen astera iritsi gara, eta errealitate gordinarekin egin dugu topo.

Frustragarria, ezaguna izan arren, alkateak arazoak isilarazteko ohiko modua baita beteko ez dituen promesak egitea.

Maiatzaren 16rako iragarritako lanen arrastorik ez dago. Enpresa instalatzaile bateko langileren bat edo beste baino ez, berehala lanean hasiko zirela esanez eta ezer gutxi gehiago. Kaltetutako herritarren % 95ak, guztiek ez esatearren, ez dute enpresa instalatzaileren baten berririk izan. Eta, esan gabe doa, inor ez dela atarietan lanak egiten hasi, atarte askotan udalak bidalitako etxeko lanak azkar batean egin zituzten arren.

Laburbilduz, lau hilabete geroago, egoera berean jarraitzen dugula. Hau da, alde zaharreko herritarrek ez dute zuntzerako sarbiderik gainerako herritarren baldintza berberetan eta saltokiek eta hainbat zerbitzuk ezin dituztela berezoak eta ikasleak modu egokian artatu, bizi dugun garaia kontuan hartuta.

Baina bada gai bat, alkatearekin eta bere taldearekin izan dugun pazientzia agortu eta lehertu duena.

Udalak informazio bulego bat irekiko du TAO ezartzeko. Bulego hau alde zaharrean kokatuko da eta, hara non, bulego honek zuntz optikoko sarea behar du behar bezala lan egiteko (alde zahar guztiak bezala). Bada, abuztuaren 30ean, Udal gobernuak berehala bidali ditu udal brigadako langileak zuntza udaletxetik Olarte kalean kokatuko den bulego horretaraino sartzera. Teknologia hori udalak bere eguneroko jarduerarako erabiltzen dituen lekuei bakarrik emango zaie, alde zaharreko bizilagun, komertzio eta zerbitzuek kapritxo hutsarengatik nahiko balute bezala.

Horregatik guztiagatik, uste dugu alkateak auzotarrek planteatzen dituzten (eta EH Bildutik konpartitzen ditugun) hainbat gairi erantzun behar diela.

Izan ere, gainerako auzokideei bezala, Arrasateko agintari gorenak ez digu informaziorik eman gai honi buruz, eta, horrela, Udalean herritarren ordezkari gisa egiten dugun lana oztopatu egin du zuzenki. Publikoki eskatzen diogu, beraz, galdera hauei erantzuteko:

-Zergatik ez da hasi zuntza instalatzen iragarri eta 3 hilabetera?

-Noiz arte itxaron beharko dute auzotarrek, komertzioek eta zerbitzuek zuntz optikoa?

-Zergatik da beharrezkoa zuntza alkatearen bulegoan eta udal bulegoetan, eta ez hirigune historiko guztian?

-Noiz arte jarraituko du alkateak alde zaharrari eta herri osoari aurpegira barre egiten?

Erlazionatutako albistea:

TAO bulego bat prestatzen dabil Udala Olarten

2021eko irailaren 3an argitaratutako albistea

2 IRUZKIN

  1. Ai Maria, Maria anderea!!!!! Larregi berba egin, larregi prometidu eta gero ezer ez bete. Eta zure intereseko premia datorrenien, iriztun pare aritu. Ez da zilegia. Azalpenak emon bikozuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen