EH Bildu: “Udal-gobernuak zubiari buruzko erabakia udal-erabakiguneetatik kanpo utzi du”

8
1065

Beheko testua: Arrasateko EH Bildu / Argazkia: Herritar bat.

“Arrasateko EH Bildun harriduraz eta penaz hartu dugu Uribeko zubi zaharraren eraistea. 2022ko otsailean jakin genuen Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Ura agentziak ez zuela zubiaren eraistea agindu, eta ez zuela eraisteko beharrik ikusten. Hartara, zubia mantentzeko erabakia Arrasateko Udalaren esku zegoela adierazi zuen”.

“Horiek horrela, Arrasateko EH Bilduk zubia gunearen berrurbanizazio prozesuan txertatu, berritu eta egokitzeko eskaera egin zuen, eraistea saiheste aldera. Badirudi baina, otsailetik hona, Udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk ez dutela ezer egin zubia mantentzeko. Are okerrago, Udaleko erabakiguneetatik eta arlo publikoetatik kanpo utzi dute erabakia, eta, tamalez, abuztuaren 1ean jakin genuen prentsa bidez zubia bota zutela. Zoritxarrez, atzera bueltarik ez duena”.

“Arrasateko EH Bildutik herriko ondare historikoaren aldeko apustua irmoki berretsi nahi dugu. Hura zaindu eta mantentzeko politikak bultzatzen jarraituko dugu, berriz horrelakorik gerta ez dadin”.

8 IRUZKIN

  1. Zubia botatzea kriston txapuza eta hankazartzia izen da. Eta errua bakarrik Udal Gobernu honena da.

  2. Ez dut uste Bildukoak MUren eta orokorrean Kooperatiben erabakariennaurka ezer egingo luketenik. Ohar hau zinismo ariketa merkea da.Bilduk eta orohar Ezker Abertzaleak ez du ezer egin gure patrimonioa zaintzeko. Elkarrekinek askoz gehiago egin du. Barregarria.

    • Saiakera ona, udal gobernu kide. Baloiak kanpora, EH Bildu, Ezker Abertzalea oro har,… Zuek ari zarete gobernatzen, beraz arduraz jokatu. Ez zarete nerabe koadrila bat. Zorte on abuztuko ordezkapenekin.

    • Portuondo ez zabiltza bide onetik, analisia eta hausnarketa garaia da. Hainbeste txapuza doaz bata bestesren atzetik… ia ez dakit zer pentsatu. Nik uste herri honetatik deskonektatua bizi zaretela, burbuila batean.

  3. Ez dut uste, uste dut ezer egingo lukeela … hori guztia hipotesi bat da, gai honetan gehien egin duena Udal Gobernua izan da, berari esker gaitasun ezagatik zubia bota dutela.
    Portuondo, oso garbi egon zara, bakarrik falta zaizu esatea Bildukook bota dugula zubia.
    Portzierto, zure diskurtsoarekin Udal Gobernua “de rositas” irten da, bitartean batzuek elkarri medailak banatzen dizkiote.

  4. “De rositas” irtetzea lortu duena MU izan da. Dena dela Piter, MUk udalari laguntza ekonomikoa eskatzen dionean zer egingo duzue Bildukook? Hipotesi moduan esango nuke dirua ematearen alde bozkatuko duzuela.

Utzi erantzuna Piter Encinas(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen