EH Bildu: “Diru laguntzak ongi etorriak dira, baina gehiago zuzendu daitezke”

1
816

“Martxotik eskatzen gabiltza diru laguntza hauek” adierazi du koalizioak, eta gehitu du Udal-gobernuaren erabakiaren eredua “EH Bilduren eredua dela”.

Argazkia: MB artxiboa.

EH Bilduko bozeramailea Maider Morrasek adierazi du “diru laguntzak ongi etorriak dira, eta eskertzen ditugu, baina egia esanda, gehiago egin zitekeen”:

  • Diru gehiago laguntzetara zuzentzea, Udalaren egoera ekonomikoa ona baita
  • Alkilerrak eta kredituak ordaintzeko diru laguntza lerro bat zabaltzea
  • Likideziarako laguntza lerro bat aztetzea

Izan ere, Arrasateko ostalaritza izango da “Euskal Herria egoera txarrenean geratuko dena, alde handiz”, koalizioak aurreikusi duenez.

Koalizioak adierazi du “diru laguntzak eta ostalariekin harremanak izatea positiboak direla, baina berandu datoz, eta guk duela hilabete ostalariekin kaleetan hau aldarrikatzen gabiltza. Egoera muturrera iritsi arte Gobernua ez da mugitu”.

Alde horretatik, “martxotik eskatzen gabiltza diru laguntza hauek, baita mahai bat sortzea eragileekin, ostalariekin, kulturakoekin,… ere. Uste dugu sua piztu arte Gobernu honek ez duela eskurik mugitzen”.

“Gu proposatzen aritu gara zer-nolako diru laguntzak izan daitezkeen, baina orain arte ezetz erantzun digute, eta azkenean ‘in extremis’ hartu duten eredua EH Bildurena da”.

Iruzkin 1

  1. Eta lanik gabe edo erten geratu diren langileei zer?.Honeik kredituak, alkilerrak eta udaletxeko zergak berdin berdin ordaintzen jarraitu behar dute.

Utzi erantzuna Ikea(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen