Idatzi honekin batera Arrasateko EHBilduk aurreko abenduaren 17an ospaturiko osoko bilkuran Montai enpresaren inguruan esandakoa zuzendu nahi du. Bertan esan zen Montai enpresa prozesu judizial batetan zegoela eta hau horrela ez denez, publikoki zuzendu eta barkamena eskatzen diogu enpresari eta zuzenki Aitor Elortzari.
Guk esandakoa egin eta egindakoa esan egiten dugu, gaizki egindakoan ere. Baina ez gaitezen galdu laino baten barruan, gauzak argitzen saiatuko gara, Montai enpresaren kontratazioen gainean Arrasaten. Buruan daukagu oraindik Gogora-ren ekiltaldirako fakturak nola zatitu ziren, karpa alde batetik eta kontrapisuak bestetik, Udal Gobernuak (PNV-PSE, Maria Ubarrechena alkate zelarik) “ A DEDO “ kontratatu zedin enpresa hau, ( Bere garaian publikoki salatuta ), 16.000 Eur.-ak ez gainditu eta legea ekiditzeko.
2020ko gabonetarako, karpa bat kontratatzea erabaki zen, Biteri plazan jarriko zena, kultura sailetik aurrera eramango zena. Beti bezela 3 enpreseri luzatu zitzaien gonbidapena aurrekontu bat bidali eta karparen muntaketarako eta hiruretako bat ere ez zen Montai. Hirgintza sailak baldintza bat finkatu zuen, 500 kg. metro koadroko jasan zitzakeela Biteri plazak. Hiru enpresa horietatik lehenengo biek ezin zuten bermatu baldintza tekniko hau.
Denbora tarte horretan Covid-19a dela eta, kulturako saileko langileak konfinatu eta geroago gaixotu egin ziren, eta kontratazioa ezin izan zen gauzatu sailetik. Gaia zuzenean Alkatetzak (PNV, Maria Ubarrechena alkate delarik) eta Garapen ekonomikoko sailak bere gain hartu zuten. Hemendik aurrera jakin dugun datua da (tartean gertatutakoa ez bait zaigu komunikatu), Montai enpresa “A DEDO” kontratatu dela karpa jartzeko. Baldintza teknikoetan Montai-k, 1000 kg.-ko kontrapisuak gomendatzen ditu bere karpetarako eta hala jarri ditu, baina hori zuzena den edo ez, hirigintza sailak argitu beharko du, bere baldintzekin bat ez baldin badator. Hemen gakoa beste bat da, Montai, PNVko karguez edo kargu ohiez osatutako enpresa bat da eta Arrasateko PNVko gobernuak (Maria Ubarrechena alkate delarik) “A DEDO”, bigarren aldiz eman diola kontratua enpresa honi, inungo konplexu eta lotsarik gabe, diru publikoa bere laguntxoei zuzenean emanez, hori bai, “legeak kunplituz”, nahiz eta etika guztiz ahaztu eta hainbeste goraipatzen duten gardentasuna lekutan uzten duten.
Edozein gaietan hazka egiten dugun bakoitzean (JAME-ren desastrea, Kulturolako atzerapenak, gabonetako karpa,…), zikinkeriak irtetzen dira, eta gero bere burua zuritzeko, denen laguntza (EHBildurena bereziki ) eskatzen dute, garai txarretan bizi garela argudiatuz. Jakina da, krisi garaietan, gehienek sufritu egiten dutela eta guti batzuk etekinak biderkatu egiten dituztela. Beraz, zuzenketa publikoa egiten dugu, Montai enpresa ez dagoelako prozesu judizial baten barruan, baina administrazioetatik, kontratu zuzenetan dirutzak jasotzen ditu PNVk gobernatzen duen lekuetan (Arrasate barne) eta hori salagarria da.
Pentsa zein gaizki egin zenituzten gauzak Arrasatearrek guzti hau nahiago dutela. Zer da JAME?