Eguzkilaru herrian zehar ibili da aurten ere

0
1598

Haurrek beste urtebetez gozatu ahal izan dute Eguzkilaruren bisitaz. Oraingo honetan, aurreko urteetan baino askoz laburragoa eta askoz ere simpleagoa izan bada ere, Biteri plazan edo Herriko Plazan jolasean ari ziren haur askok San Joan jai bakoitzarekin agertzen den pertsonaia honen bisita labur batez gozatu ahal izan dute.

Covid-19 birusa ez zabaltzeko osasun protokoloari lotuta, Eguzkilaru ezin izan da ia furgonetatik jaitsi, eta umeekin ohi baino laburragoa izan da agurra, baina bai baten baino gehiagoren irribarrea pizteko adinakoa. Horrela, amaiera emango zaio alaitasunak eta musikak berriro ere Arrasateko kaleak zeharkatu dituen goizari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen