Eguzki-energiadun Ekiolak Batzar Orokor lasaia egin du

0
1442

Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak urteko Batzar Orokorra egin zuen aurreko ostegunean Amaia Udal Antzokian.

Kontseilu Errektoreko bi ordekarik jardun zuten mahaiaren bueltan: Iñaki Aranburu Agirre Ekiolako lehendakariak eta Maite Iturbe Mendialdua idazkariak. Bilkurak ondoko gai-ordena izan zuen:

  1. Aktaren onespenerako bazkideak izendatzea
  2. Aurreko aktaren onarpenaren berrespena
  3. Kudeaketa soziala aztertzea eta 2024 ekitaldiko txostena eta urteko kontuak onartzea
  4. 2024 ekitaldiko irabazi/galderen banaketa/egozketa
  5. Ekonomi Erregimeneko Estatutu Xedapenak
  6. 2025 ekitaldiko ezaugarri nagusiak
  7. Leintz Bailarako Ekiolaren Errektore Kontseiluko mahaikideak berriztea
  8. Galderak eta eskaerak

Bazkideek onartu egin zituzten 2024ko ekitaldiko txostena eta diru-kontuak, eta aurrera begira, ontzat eman zuten 2025erako bazkideak ordainduko duen salneurria bere paneletatik lortzen duen energiaren truke.

Halaber, diru irabazien eta galeren banaketa zehaztu zuten, baita “bazkideok jartzen dugun urte osorako kuota” ere, Ekiolako lehendakaria Iñaki Aranburu Agirrek azaldu bezala.

Honen harira, bazkide egiteko aukerak zabalik jarraitzen du, eta hori “ekonomikoki erakargarria da? Beno hori merkatuaren araberakoa da”, baina “guk aurreikusten dugu oso txarra ez izatea. Egonkorragoa izango da. Horrek laguntza ematen du eta onura bat da”.

Alabaina, “ez da diru-kontua bakarrik: gu km0 gara, berriztagarriak ditugu, bertako kooperatiba baten kudeaketan parte hartzen dugu, eta tamaina handiagoko enpresen eredutik apur bat aparte sortutako ekimen bat garatzen dugu”.

Hori guztia “erakargarria dela uste dugu, eta auzolanaren kontzeptu zabal batean sartuko genuke gure ekimena”.

leintzbailara.ekiola.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen