Argazkia: MB artxiboa.
Udalbatza datorren martitzenean (otsailak 1) elkartuko da arratsaldeko 18:00etan, eta ondoko gaiak izango ditu mahai gainean:
1- 2021eko abenduaren 14ko bilkurari dagokion akta irakurri eta onartzea.
2- Alderdi politiko baten izena aldatzearen berri ematea.
3- Biztanleriaren kopuru ofizialaren berri ematea.
4- 2022ko Araudi Plana onartzeko proposamena.
5- Bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko proposamena.
6- Behin betiko ontzat ematea Ordenantza Arautzaile berria, Arrasateko udalerrian eguzki-energia jartzeko sistemak instalatzea arautuko duena.
7- Proposamena behin betiko ontzat emateko Zabalagaingo (Zabolain) zaldizko zentro hipoterapeutikoaren Hiri Antolamenduaren Plan Bereziaren 1go Aldaketa Puntuala.
8- San Juan etxe multzoaren portxeen jabegoa zehazteko prozeduran erabakia hartzea.
9- Lankidetzako esparru akordioa Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren artean.
10- Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba Elkartearen bazkide laguntzaile gisa parte hartzeko proposamena.
11- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
12- “Aita Menniko langileen hitzarmenaren negoziaketa eta lan gatazka”ren inguruko mozioa, ELA euskal sindikatuak aurkeztutakoa.
13- Galdera-erantzunak.