Eguraldi goibelari jolasa jartzen hasi zaio Txatxiliren aisialdi hezitzailea

0
1345

Adibidez 1. guneko haurrak Aldai parkeko pergolan jolastu dira Txatxilipurdiko hezitzaileekin. Arrasaten beste 4 gune ere aukeran daude.

Txatxilipurdi Elkarteak hasiera emana dio aurtengo udaldiko eskaintza hezitzaileari. Gaurtik ostegunera bitarte Arrasateko 5 gune ezberdinetan ekintzak izango dira, ondoko guneetan hain zuzen:

1.GUNEA:

– Eguzkia bada: Musakolako astoaren parkea

– Euria bada: Aldai parkea

2.GUNEA:

– Eguzkia bada: Txaeta kalea

– Euria bada: Aprendices kalea

3.GUNEA:

– Eguzkia bada: Monterron

– Euria bada: Gazteluondoko beheko frontoia

4.GUNEA:

– Eguzkia bada: Goikobalu, Santa Barbara

– Euria bada: Gazteluondoko goiko frontoia

5.GUNEA:

– Eguzkia bada: Usaetxe plaza

– Euria bada: Usaetxe plaza

Uztailaren 9an gune bakarrean egongo dira:

GUNE BAKARRA:

– Eguzkia bada: Goikobalu Santa Barbara

– Euria bada: Gazteluondoko goiko frontoia

POOK artista taldearekin elkarlanean,  Sormen Laborategia antolatuko du Txatxilipurdik.

* Egun honetan ere 15eko taldeak sortuko dituzte guztira 5 talde osatu arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen