Eguraldi bikainarekin abiatu da lehen aldiz Udalarako autobusa

0
1092

Gaur igo da lehen aldiz Udala auzora autobusa erabiltzaileentzat. Egun aproposa izan da inauguratzeko eguraldi bikaina egiten baitu, eta igerilekura, mendira edo terrazara joateko aprobetxatu daiteke.

Egubakoitzetan, zapatuetan eta domeketan dago autobus zerbitzua eta egunean hamabost joan-etorri egingo ditu, uztailaren 5etik abuztuaren 4ra arte. Hona hemen ordutegia:

Arrasateko herrigunetik Udalara (igo): 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 14:30 15:00 15:30 16:00 16:30 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00.

Udalatik Arrasateko herrigunera (jaitsi): 10:30 11:30 12:30 13:30 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 16:45 17:30 18:3019:30 20:30 21:30.

Udalara igotzeko, bi paradatan har daiteke autobusa: Otaloran [goiko argazkian] , zehazki, Okorotegiko biribilaren ondoan, eta Erguinen (botika parean) Udala auzorako noranzkoan.

Udalatik jaisteko, bi paradatan jaitsi daiteke: Erguinen [beheko argazkian] zehazki botika parean, Munarrerako noranzkoan, eta Otaloran (Okorotegiko biribilaren ondoan) Maalarako noranzkoan.

Bidaia bakoitzak 0,5 euroko prezioa du, eta eskudirutan ordaindu behar da, hots, ezin da Lurraldebus edo Mugi txartelekin ordaindu.

Autobus zerbitzu piloto honen helburua da uztaileko asteburuetan Udala auzora kotxe gutxiago joatea eta bertan aparkatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen