Egunsentiaren inguruko argazkiak aurkeztu ditu Iker Zubizarretak

0
1432

Udalatxen eta Kantabria aldean egindako irudiak dira, hain zuzen, mendialdean eta kostaldean egindakoak.

Udalaitzen egunsentia [goiko argazkia]:
“Udalaitzera joateko goizean goiz esnatu, motxilan kamera sartu eta gora. Eguzkiaren aurkako lasterketa izango balitz bezala. Azkenean argazki hau lortu eta etxera”.

Galizano hondartzan egunsentia [beheko argazkia]:
“Oporretako azken egunak aprobetxatuz Kantauriko kostatik goizean goiz korrika argazkiren bat ateratzeko txokoren bat bilatzen. Azkenean aurkitu nuen eta zerua hor egon zen laguntzeko. Kolore gorri eta laranjak itsasoan islatzen. Toki izugarria momentu ezin hobean”.

Langreo hondartzan egunsentia baino lehen [beheko argazkia]:
“Ia lorik egin gabe meteoro zaparrada ikusi ondoren eguzkia irten behar zenaren lehen argiak ikusten ziren. Beraz Langreoko hondartzan tripodea eta kamera jarri, eta enkuadre polit bat topatu arte bueltak ematen pasatu nuen goiza. Azkenean argazki hau aukeratu dut”.

Zabalik jarraitzen du Udako Mondraberri Lehiaketak, eta beraz oraindik argazki bat, bi edo hiru aurkez ditzakezu mondraberri@gmail.com helbidean. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen