“Egunero pairatzen dugun biolentzia” eta Basauriko erasoa salatu dira

0
581

LGTBQ+ kolektiboak azaldu du indarkeria hori “komentarioetan, ├▒abardura txikietan, barreetan,…” botatzen dela, besteak beste. Gaitzetsi dute instituzioek “Hezkuntzan adibidez ahaleginik ez egitea”. Ekainaren 28a aurki izango da.

Pertsona bati jipoia eman zion, irainak bota zizkion,… 13 gizakumeko talde batek zapatuan Basaurin. Gaur arratsaldean Arrasaten, eta Euskal Herriko beste hainbat udalerritan, eraso homofoboa salatu da eta elkartasuna adierazi zaio biktimari.

Herriko plazako bilkurak azaldu du “nazkatuta gaudela” era ezberdinetako eraso homofoboetaz. Izan ere, “homofobia oso barneratuta dago gizarte honetan”.

Honen ondorioz, homofobiak “herri honetatik jende asko bota” du, beraien “sexualitatea bizitzeko aukerarik eman ez” baitie.

Adibidez “bullying kasuak oso ohikoak dira, eta urtero nerabe askok euren buruaz beste egiten dute”, ez zaielako “bizitzen uzten”.

Halaber, gazte askok “ez dute planteatzen euren seme-alabak hetero ez izatea. Hori ere biolentzia da, etxean jasoa, nahita ez bada ere”.

Ekainean gaude eta beraz “harrotasunaren hilabetean gaudela diote, eta guretzat ekainaren 28a, ospakizun eguna izateaz gain, aldarrikapen eta borrokarako eguna ere bada”.

https://www.youtube.com/watch?v=mjqzb5jRXcs

“Aurten taldetxo bat antolaketan gabiltza eta ekitaldiak izango dira. Hortaz, adi izan eta zuen presentzia eskertuko dugu”.

“Mezu asko iritsi zaizkigu instituzioetatik, enpresetatik,… denek hartu dute koloreetako bandera”, baina enpresa horiek “dira esplotatzaileenak, eta instituzio hauek dira ekitaldi handietarako dirua jartzen dutenak baina gero Hezkuntzan adibidez ez dute inongo ahaleginik egiten egoera aldatzeko”.

Ekitaldiari amaiera eman zaio “gora zapalduen borroka eta gora gu!” aldarrikatuz, txalo beroen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen