Eguneko Zentroko pertsonekin aterako da Sanisidrotan ANAKON

0
2167

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Nagusien Kontseilua.

Duela urte bi, Arrasateko Nagusien Kontseiluak (ANAKON), San Isidro jaien harira, martxan jarri zuen ekimen oso berezi bat: jai inklusibo bat Musakolako Eguneko Zentroko pertsona erabiltzaileekin batera.

Egun ezberdin bat, pertsona erabiltzaileentzat, zaintzaileentzat eta senideentzat egina, elkarrekin hurbileko jai giroa partekatzeko eta gozatzeko.

Maiatzak 15:

  • 11:30 Eguneko Zentrotik irten eta Andaluziar Zentrora joango gara
  • Ongietorri manifestuaren irakurketa (ANAKON)
  • Abaroa Koruaren emanaldia
  • Sevillanak dantzatzea
  • Jardunaldian lunch txiki bat egongo da.
  • 13:00 Eguneko Zentrora itzulera eta topaketaren amaiera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen