Eguneko zentroan 6 gune egingo dira 544.000 euroko aurrekontuarekin

2
946

Iturbide egoitzaren eraikineko beheko solairuan egingo da, eta mendekotasun baxuko adinekoentzat izango da. Obrak egiteko esleipena ireki berri du Udalak.

Beheko argazkia: MB artxiboa / Mapak: Udala.

Eguneko zentroa gaur egungo Iturbide egoitzaren eraikineko beheko solairuan egingo da, solairu horretako zati bat hartuz. Beste zatia Iturbide egoitzarena da. Eguneko zentroak ondoko zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Informazioa
  • Jarraipen-balioespena
  • Gizarte-hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea
  • Estimulazioa edo berriro soin-heziketa lantzeko esku-hartzea
  • Hezitzaile esku-hartzea
  • Gizarte-hezkuntza eremuko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea

Udalak zerbitzu publiko hau “goizean eta hiru orduz eskainiko du, astelehenetik ostiralera eta taldea 12-16 pertsonek osatuko dute gehienez”.

Eguneko zentroa mendekotasun baxua duten adineko pertsonentzat izango da. Eguneko arreta jasotzeko, erabiltzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Arrasaten erroldatua izatea
  • 65 urtetik gorakoa izatea eta hartzailea mendekotasun-arriskuan aurkitzea
  • Mendetasun-egoera Foru Aldundiak aitortua izatea izango dira I. graduan.
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuen balorazioaren ostean, salbuespenak egitea ebaluatuko da kasu batzuetan, hala nola, mendekotasunik aitortua ez duen, ahultasun egoeran, egoera zaurgarrian edo bakardade egoeran dauden pertsonak.

Eguneko zentroa abiatzeko egokitzapen lanak egingo dira, eta obra horiek egiteko Udalak lizitazioa ireki berri du.

Ondorioz, interesa duten enpresek honezkero euren proposamenak aurkeztu ahal dizkiote Udalari. Epea urriaren 13an bukatuko da.

Udalak esleituko duen enpresak 7 hilabeteko epea izango du obra guztiak egin eta amaitzeko. Proiektu honen aurrekontua 450.163,85 eurokoa da BEZ barik, eta 544.698,26 eurokoa BEZ barne.

Udalak urrian iragarri zuen egitasmo honen obrara 50.000 € bideratuko zituela, baina Foru Funtsetik 4’5 milioi jaso ostean, erremanente horretatik 590.000 € proiektu honetara zuzendu zituen.

Zerbitzu berriak 6 gune izango ditu [goiko irudian]: atseden hartzekoa, komunak eta garbiketetakoa, banalekua, jangela, jarduera gunea eta administrazioa.

Denera 307 metro koadro erabilgarri izango ditu, eta kokatuta egongo da Iturbideko beheko solairuaren zati batean [beheko irudian marra berdeekin]:

Udalak aurreikusten du obrak “2022ko lehen hiruhilekoan” hastea. Udalak adierazi duenez berarentzat “proiektu estrategikoa da”. Arrasatearren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea da “gure lehentasuna”, bereziki “adinekoen kasuan”:

“Zerbitzu honen xedea da mendetasun arriskuan edo mendetasun egoeran dauden adineko pertsonen autonomiari eusten laguntzea”.

2 IRUZKIN

  1. Flipantia!! Beste 550.000€ porlanean?? Berriro ere, zuen lagun albañil, fontanero, igeltsero ta harotzen artean denon dirua banatzen. Honek ez dauka amaierarik ala???
    Ta gero zer??? 15.000.000€tako bi polikiroldegi?? Iturripen bat ta Musakolan beste bat???

  2. Maider, hainbeste kritikatu beharrean proposamenak egin.
    Oso erraxa da besteak kritikatzea…
    Hasi zuek zer egin duzuen zerrendatzen eta autokritika egin!
    Beti berdin…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen