Egunean Behin txapelketaren aste honetako irabazlea mmsm izan da

0
474

COVID-19 birusa dela eta, AED bulegoa itxita dago. Ondorioz, irabazleek 695 78 68 52 mugikor zenbakira, facebookera (Ttak AED) edo instagramera (@ttak.aed) mezu bat bidali beharko dute, posible denean beraien saria eskuratzeko.

Testua eta kartelak: Ttak AED.

Ttakek jolas eta guretzat proiektu izan den honetan parte hartu duzuen denoi eskertzeko, aste honetako saria Ttakeko jertsea izango da. Aurten 10.urteurrena ospatzen ari gara eta Joana Mantzisidorrek egindako ilustrazioarekin, Ttakek izan duen ibilbidea gogoan izateko jertseak egin ditugu. (Opari emango dugun jertsearen taila XL izango da.)

Bestalde, zozketako irabazlea Lii izan da, zorionak zuri ere! Aurreko asteetan bezala, saria Ttakeko poltsa eta Oñati-Arrasate lasterketako kamiseta izango dira.

Egoera honen aurrean, guztiok etxean geratu beharra daukagu, hortaz, hau guztia pasatzean izango dute irabazleek AED elkartean saria jasotzeko aukera.

OHARRA: COVID-19 birusa dela eta, AED bulegoa itxita dago. Ondorioz, irabazleek 695 78 68 52 mugikor zenbakira, facebookera (Ttak AED) edo instagramera (@ttak.aed) mezu bat bidali beharko dute, posible denean beraien saria eskuratzeko.

Horretaz gain, dakizuen bezala, Egunean behineko denboraldiak, hasiera batean aste honetan izango zuen amaiera, baina, egoera berezi hau medio, luzapena egitea erabaki dute.
Ttak taldeak egina geneukan aurreikuspena eta errealitatea ez dira bat etorri, ondorioz, pena handiarekin Arrasateko hainbat komertziok eskainitako sariak eskaintzeari hurrengo arte esango diogu.

Dena den, Arrasateko herri taldean parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu guztioi, eta etxetik bada ere euskeraz jolastu eta bizitzera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen