Hasteko zorionak eman behar dizkiogu IZADI herrikideari , Arrasateko herri taldeko irabazle izateaz gain lehia orokorreko lehenengo postuan geratu baita. Hori gutxi ez eta Txatxilipurdik eskainitako mihi-bero mahi jolasa eskuratuko du. Bestalde, aste honetako zozketaren irabazlea Itsas erabiltzailea izan da. Zorionak!
Testua eta irudiak: Ttak! taldea

Dagoeneko, iritsi da bigarren astea eta gainditu dugu 650 kideen langa!
Gaurkoan, eskerrak eman nahi dizkiogu EYA dendari hari gabeko aurikularrak eskaintzeagatik eta gurekin batera herrian euskara sustatzeagatik.

Hurrengo astean ikusiko dugu berriz elkar, berriro ere eskerrik asko Arrasateko herri taldean parte hartzen duzuen guztioi, zuei esker gero eta gehiago gara. Jarraitu egunean behin gutxienez jolasten! Eta gogoratu ihauterietan ere jokoa martxan egongo dela
