Egun osoko plangintza Arizmendi Ikastolako jaiaren baitan

0
651

Testua, kartela eta argazkiak: Arizmendi Ikastola

Ikastolako jaia ospatuko dugu ostiralean Arrasateko Biteri plazan. Aurtengoa berezia izango da, ikasturte amaiera ospatzeaz gain, Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrena ospatzen dugulako. Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dugu egun handirako; aurtengo nobedadea, lurralde ezberdinetako jakien postuak izango direlarik.

Goizeko ekintzak, 9:30etatik aurrera

Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrak 9:30etan bilduko dira Biteri plazan ginkana bat burutzeko. Ondoren, 10:30etan, Olarte guneko haurrek danborrada egingo dute. Olartetik hasi eta Herriko plazara arte.

Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean

Arratsaldeko festaren irekiera 17:15ean egingo dugu txalaparta saioarekin, eta jarraian, 20. urteurreneko manifestuaren irakurketa egingo dute bi ikaslek. Ordu berean jarriko ditugu martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna. Argitxori ongietorria egingo diogu ondoren Umezaintzako haurren ikuskizunarekin, eta 17:45etan Laia Bollón ikasleak makilekin jolasak egingo ditu. 18:00etatik aurrera, berriz, trikitilariak, dantzak eta denetariko ikuskizunak izango dira protagonistak.

Jaiaren amaiera, musika emanaldiarekin

Eta jaiarei amaiera emateko, 19:30etan, Ikastolako gurasoa den Erik Martinek – DJ Erik- musika emanaldia eskainiko du.

Puzgarriak, tailerrak, txosnak eta denda

Txosnetan taloak, Venezuelako arepak, Portugal eta Marokoko jaki dastaketa izango dira protagonistak -jakin, taloak eta arepak erosteko, aurrez tiketak erosi behar izango direla-. Eta ez dira ura, freskagarriak eta garagardoa faltako. Horrez gain, Kilometroak 23ko arropa erosteko aukera ere egongo da, tanta boletoekin batera (ikastolen historiari buruzko txartel pedagogikoa eta 60.000 euroko sariaren zozketa biltzen dituena).


Aurkezle lanetan eta oholtzatik giroa alaitzen, berriz, Aitor Guridi, Zaldibar guneko arduraduna arituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen