Idoia Rubialek eta Maite Zumarragak ‘Egun on, Capitan’ ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur arratsaldeko 19:30ean. Hiru hilabeteko bidaia harkaitz-eskaladaren munduko mekara, non bi euskal eskalatzaileek Capitan mendiara igotzea lortu zuten The Nose bide mitikotik. Ikus-entzunezkoaren proiekzioa Kulturateko Areto Nagusian izango da, eta ondoren solasaldi bat izango da.