“Egoitzetako familiek pentsionisten kausarekin bat egin dute”

0
1066

Bilkura egin da astelehen honetan ere, “Pentsio Publikoen Sistematik daitezela ez dagozkion gastuak”. Era berean, ostiraleko ospitale ondoko bilkurara dei egin da.

Argazkia: Arrasateko Pentsionisten Plataforma.

Arrasateko Pentsionisten Plataformak antolaturik, astelehenero legez, elkarretaratzea egin dute Herriko plazan.

Arrasateko Pentsionistek aldarrikatzen dute “Pentsio Publikoen Sistematik atera daitezela sistema horri ez dagozkion gastuak. Izan ere, horrela dirutza egongo litzateke pentsioak ordaintzeko”.

“Adineko egoitzetako senideek ere bat egin dute pentsionisten aldarrikapenekin, hain zuzen, egoitza publikoak, seguruak eta duinak aldarrikatzen dituztenak”.

“Oso ondo dago balkoietan eta leihoetan txalo egitea, baina hobe da ospitale ondoan txalo egitea osasun zentroko langileei”.

Elkarretaratzea ostiral honetan egingo da (irailak 25) Arrasateko ospitalearen ondoan goizeko 11:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen