Egun 85-90 ikasle inguru ditu eta 2022/2023rako izen-ematea ekainaren hasieran irekiko du.

Arrasate Trikitixa Eskolak egoitza berria estreinatu du orain hilabete inguru Kulturolan. Oro har, eskola berriak ondoko gelak dauzka:

Pandero-gela, 6 trikiti-kabina, entsegu-gela, bulegoa eta areto nagusia (adibidez bertan talde handiek entsea dezaten).

Egun 85-90 ikasle inguruk dihardute bertan, trikia edota panderoari eragiten, eta irakasleek lagundurik, ikasturte amaierako jaia emango dute Amaia Antzokian ekainaren 16an.

2022/2023 ikasturtera begira, Eskolako matrikulazio epea ekainaren hasieran zabalduko da.



