Egoera zaurgarriko 278 umek jostailuak jaso dituzte, Gurutze Gorriaren eskutik

0
228

“Kanpaina hori ez litzateke posible izango eskualdeko biztanleen, erakundeko boluntarioen, Debagoieneko Udaletako gizarte-langileen eta enpresa kolaboratzaileen laguntzarik gabe”, baloratu du eskualdeko Gurutze Gorriak.

Beheko testua: Debagoieneko Gurutze Gorria / Argazkia: DGG artxibokoa.

Debagoieneko Gurutze Gorriaren lanari esker, egoera zaurgarrian dauden 278 adingabek jostailu berriak jaso dituzte Eguberrietan. Abenduan Debagoienako Gurutze Gorriak aurrera eraman duen “Haien eskubideak jokoan” kanpainan jasotako jostailuak, beraien egoera ekonomikoa dela eta, euren seme-alabei opariak erosi ezin dizkieten 151 familiatako haurrei eman zaizkie. Gogorarazi behar da aurten, pandemia dela eta, iaz baino % 40 eskaera gehiago jaso dela.

Udalerriei dagokienez opariak 132 haurrengana heldu dira Arrasaten, 51rengana Oñatin, 29rengana Aretxabaletan, 37rengana Bergaran, 23rengana Eskoriatzan, 5engana Elgetan eta 1engana Antzuolan.

Esker ona

Debagoienako Gurutze Gorriak eskerrak eman nahi dizkie jostailu berriak eta opari-txekeak erosi edo kontu korrontearen bitartez beraien ekarpenak egin dituzten eskualdeko pertsona guztiei; Debagoieneko Udaletako gizarte-langileei; Arrasateko Eroski Hipermerkatuari, jostailuak biltzeko tokia lagatzeagatik; eskualdeko enpresei, kanpainan izan duten lankidetza bikainarengatik; eta, jakina, erakundeko boluntarioei, haien lan paregaberik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako 278 haurrek Eguberri hauetan jostailu berri bat izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen