Egoera zaurgarrian diren 187 ikasleri eskola-materiala eman die Gurutze Gorriak

0
1916

Zortzigarren urtez jarraian, Debagoieneko Gurutze Gorriak eskola-materialaren urteko banaketa egin du eskualdean ekonomikoki egoera ahulean dauden familientzat. Ekimen hau bertako boluntarioen lanari esker gauzatzen da, hain zuzen, udaletako Gizarte Zerbitzuekin Gurutze Gorriak duen lankidetza-esparruaren baitan.

Argazkiak: Debagoieneko Gurutze Gorria.

Ostiralean Gurutze Gorriak eskola-materiala banatu zien Debagoieneko 7 udalerritan bizi diren eta zaurgarritasun-egoeran dauden 187 ikasleri.

Ekimen solidario hau Elorregi – San Prudentzioko Gurutze Gorriaren egoitzatik antolatu da, Gurutze Gorriko 12 boluntarioren lanari esker.

“Haurrak babestea lehentasuna da beti, eta, ildo horretan, gure inguruko zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei materiala banatzeak haien garapen akademikoan eragina izan dezaketen desberdintasunak murrizten laguntzea du helburu”, nabarmendu du Javier Igartuak, Debagoieneko Gurutze Gorriko presidenteak.

Debagoieneko Gurutze Gorriaren ekimen solidario hau eskualdeko udalerri guztietako Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan garatzen da.

“Laguntza hauek eskuratzeko, eskatzaile diren familiek Debagoienean bizi behar dute, Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako seme-alabak izan behar dituzte, zaurgarritasun-egoera aitortua izan behar dute eta Gurutze Gorriak gaitutako online formularioaren bidez eskaera egin behar dute”.

Igartuak eskertu ditu “jarduera hau posible izan dela Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioen lana”, baita “Urrezko Zozketako txartelen salmentaren bidez lortutako diru-bilketari eta urte honetan zehar jasotako beste dohaintzak” ere.

Debagoieneko Gurutze Gorriak garatzen dituen ekimenei eta laguntzeko dauden aukera ezberdinei buruzko informazio gehiago jasotzeko, San Prudentzioko Debagoieneko Gurutze Gorriaren egoitzarekin harremanetan jar zaitezke, 943 76 55 76 telefono zenbakira deituta edo altodeba@cruzroja.es helbidera idatzita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen