Egitarau trinkoa antolatu dute aurtengo Maalako Madalen egunerako

0
3316

Ez dira jairik luzeenak, baina Maalako Errabaleko bizilagunek intentsitate handiz ospatzen dute urtero Madalen eguna, uztailak 22a. Aurreko urteetako esperientziari jarraiki, aurten ere, ekitaldi sorta ederra prestatu dute arratsalde-iluntzerako.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 17:00. Umeentzako jolasak eta puzgarriak.
  • 18:30. Arrasateko Erraldoi eta Gaiteroak.
  • 19:30. Txikiteoa DJ Goikok animatuta.
  • 21:00. Afaria Estradetan.
  • 22:00. DJ Goiko-ren emanaldia.
  • 23:00. Suzko erruberak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen