Egitarau bereziak antolatu dituzte Arrasateko ludotekek eta gaztetxokoek ikasturte amaierarako

0
941

Koronabirusagatik zerbitzua ekainean bakarrik eman bada ere, herriko haurrei eta nerabeei ikasturte amaiera ospatzeko egitarau berezia antolatu dute, betiere segurtasun neurriak kontuan hartuta.

LH6ko gazteei ostiralean gaztegunera gerturatzeko deia ere egin zaie, gunea ezagutzeko. Izena eman beharko da aurrez 688686201 telefonora deituta.

Ekainean aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izan dute haur eta nerabeek ludotekan eta gaztetxokoan, eta aste honetan ekintza bereziak antolatu dituzte ikasturte amaiera ospatzeko.

Segurtasun neurriak errespetatuz, hezitzaileen laguntzaz talde txikietan gauzatzeko egitarau berezi bat antolatu dute.

Uztailerako aisialdi eskaintza: Udaixe programa

Ikasturtea amaitu bada ere, aisialdiko ekimen eskaintza uztailera arte luzatuko da. Uztailean haurren oporraldia arintzeko Udaixe programa antolatu du Arrasateko Udal Gaztetxokoak, aisialdi jarduerak eskaintzeko 11-17 urte bitarteko nerabeei. Uztailaren 6tik 24ra zabalik egongo dira auzoetako eta erdiguneko gaztetxokoak, lantalde guztiarekin.

Ekimen eskaintza zabala antolatu dute talde txikietan eta lagun giroan egiteko: gaubelak, tailer ezberdinak, mendi irteerak, jolasak etab. eskainiko ditu Udaixek. Aurrez izena eman beharko da ekintza batzuetarako, eta beste dinamika irekiago batzuk ere egingo dira, beti osasun irizpideak zainduz.

Aurtengo programa guztiz itxi aurretik, nerabeen beharrak ezagutu nahi dituzte eta horretan ari dira lanean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen