Elkarte gastronomikoak 15 bazkidetza plaza jarri ditu salgai, 650 euroren truke bakoitza.
EGIPE kultur elkarte gastronomikoak eskaintza berezia jarri du herritarren eskuetara, bazkide izateko geratzen zaizkion 15 plaza prezio berezian eskuratu ahalko baitira, bakoitza 650 euroren truke, hain justu ere. Santamaina auzoko elkarteak egungo arautegira egokitzeko eraberritze lanak burutu beharra dauzka datozen hileetan eta, bazkide berriak erakartzeko asmoarekin, aipatutako eskaintza kaleratu du.
“Lanok uztailean abiarazteko asmoa daukagu eta, dena ondo bidean, urrirako egongo lirateke amaituta”, adierazi dute Zuzendaritzatik. Gauzak horrela, plaza horietako bat erosteko interesa agertzen dutenek, 650342798 (Andoni) edo 658725254 (Asier) telefonora deitu beharra daukate. Esan bezala, plaza bakoitza erosteko prezioa 650 eurokoa da; hileroko kuota, berriz, 30 eurokoa. Eskaintza berezi hau aipatutako lanak amaitu bitartean egongo da zabalik.