EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era

0
23425

Irailaren 16an, Kulturaten, ’40 Urte Memoriaren eskutik’ liburuaren aurkezpena 18:00etan.

Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik.

Irailaren 23an, Kulturaten, ’40 urte Egiaren eta Justiziaren alde’ erakusketaren inaugurazioa 17:30ean.

Ondoren, 18:30ean, Memoriaren inguruko hitzaldia Monica Jato eta Emilio Silvaren eskutik.

Irailaren 26an, faxistek eraildako eta desagertutako debagoiendarrei omenaldia, Arizmendiarrieta plazako monolitoetan, eguerdiko 12:00etan.

Irailaren 29an, ‘Winnipeg el barco de la esperanza’ ikus-entzunezkoaren emanaldia Amaia antzokian 19:00etan.

Irailaren 30an Jaime Uriarte Cestonaren inguruko liburuaren aurkezpena. Arrasatear honek Intxortan miliziano jardun zuen, eta Winnipeg-eko erbesteratua izan zen. Liburu hau bere loba Sady Arenas Uriartek idatzi du, eta Jokin Zaitegi aretoan aurkeztuko da 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen