Edukiontziak erre dituzte Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletan

0
1080

Abenduaren 27an Kontzeziño kaleko bi edukiontzi kiskali zituzten. Abenduaren 28an Eskoriatzan bi edukiontzi erre zituzten, baita bi ibilgailu kaltetu ere. Abenduaren 29an, gaur goizaldean, Aretxabaletan bi sute eragin dituzte.

Bideoa: herritar bat.

Arrasateko sutea goizeko 08:15ak aldera piztu zuten, Eskoriatzakoa goizaldeko 06:00ak aldera Olazar auzoan, eta Aretxabaletakoak gaur goizaldeko 02:45ean Ilargi plazan eta 06:00etan Andra Mari kalean.

Suhiltzaileek azaldu dute ere ezezagunek abenduaren 19an Arrasaten papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzi bat erre zutela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen