Gaueko 23:30 aldera norbaitek edo norbaitzuek su eman diote Otalorako gutxienez edukiontzi bati, papera eta kartoien edukiontziari, Uarkapeko etxebizitzen eta Taupa taberna ondoan.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira lehenbizi, eta sutearen inguruko errepide zatia itxi behar izan dute. Gutxienez edukiontzi bat erabat kiskalita geratu da, eta bik kalteak izan dituzte.

Suhiltzaileek garrak itzali egin dituzte 23:45 aldera. Badirudi ez dela zauriturik izan zorionez, baina kalte material nabarmenak izan dira.