Edukiontzi bat erre dute berriro ere Jose Luis Iñarra kalean

0
704

Argazkiak: Herritar bat.

Bart gaueko 21:30 aldera norbaitek su eman dio Altamirako edukiontzi bati, plastikoen edukiontziari. Edukiontzia kokatuta zegoen Jose Luis Iñarra kaleko 32. atariko etxebizitzen ondoan.

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira, eta suhiltzaileek 22:30 aldera egoera kontrolpean zuten. Gaur goizeko 06:30ean ingurua garbitu dute eta edukiontzia ordezkatu dute, eraginkortasunez. Ez da lehen aldia bertako edukiontziak erretzen dituztela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen