Ostegun honetan, abenduak 1, Eddi Circa izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Zaila da Eddi Circa definitzea. Madrilgo etxe okupatuen zirkuituan zaildua, queer diskurtsoa beti zorrotz, azken urteotan jaialdi feminista gordinenetan parte hartu eta zarata atera du: ikusleak txunditu, harritu eta batzuetan uxatu ditu, baina ez du inor axolagabe utzi. Gitarra elektrikoarekin eta pedalerakin, reggaetoia bertsioneatuz, folkloreari hautsa kenduz, espero ez duzun kantuak interpretatuz…