Ecoboulevard, hirigintza proiektu zaharkitua [Testua: EHBildu]

0
1039

Azken hilabeteetan mundua hankaz gora jartzen ikusi dugu. Egoera berriak, aurrera egitea gura badugu, norabidea aldatzeko erabakiak hartzera derrigortzen gaitu.

Argazkia: EHBildu.

Esparru publikoa pertsonentzat berreskuratu behar dugu eta hirigintza horren zerbitzura jarri. Gizakien arteko enpatia eta naturarekiko errespetua sustatuko duena. Urbanidade berria esklusioaren kontra, bizitza aktiboa garatzen lagunduko duena kalea jolaserako, bizitzeko, eremu atsegina bihurtuz.

Udal gobernua baina “Ecoboulevard” deritzona eraikitzen hasi da presaka eta erantzun beharreko galdera batzuk sortzen zaizkigu:

  • Garibai etorbidea ete Biteri kalea autobusendako biribilgune erraldoiaren parte izango dira ala oinezkoentzat berreskuratuko genituzke?
  • Arrasatek bus geltoki moderno estalia merezi duela onartu zigun udal gobernuak, funtsezko azpiegitura dela. Udal gobernuak zer egingo du gai honekin?
  • Iturbide egoitzarentzat espazioa irabaziko genuke eta lorategi eder bat atondu gure nagusien gozamenerako?
  • Asfalto-gorri zati bakanduetatik haratago, Arrasate osasuntsuago eta irisgarriagoa osatzeko, ganorazko bidegorri sare osoa atonduko litzateke?
  • Kontu hauetan (edo beste batzuetan) herritarren iritzia aintzat hartuko al du udal gobernuak?

Gure ustez “Ecoboulevard” proiektu zaharkitua da hasi orduko aspaldiko ikusmoldeaz egindakoa delako. Nola izan daiteke izen hori daukan proiektuaren lehen pausoa 25 zuhaitz moztea izatea? Horregatik proiektua geroratzea eskatu genuen, ezin dugu Garibai ingurua autobusendako biribilgune erraldoi bat bihurtu. Geroratzeak proiektuaren inguruan hausnarketa eta lanketa sakonago bat ahalbidetuko luke adostasun zabalago bat lortze aldera, egungo egoerara egokitzeko. Honezkero Grupo San Juaneko proiektu zatiarekin egin dena hain zuzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen