Testua: Ointxe!
EBA liga hasiko da Mondragon Unibertsitatearentzat igande honetan Iturripen arratsaldeko 18:30ean. Eta, hain zuzen ere, derbia izango da lehiaketako bi talde gipuzkoar bakarren artean. Gipuzkoa Basket Easok Iturripe bisitatuko du aurtengo udako berritasunaren ondoren, Easo taldea Urrezko LEB mailako Gipuzkoa Basketen bigarren talde bihurtu baita.
Erabaki honekin, Donostiako taldea indartu egin da Urrezko LEB mailako hainbat jokalarirekin, eta donostiarrak lehiaketako talde indartsuenetako bat izango direla dirudi. Aurtengo EBA-k aurreko denboraldiarekin konpartuta maila altuagoa izango du. Talde batzuk asko indartu dira, horien artean Santanderko eta Errioxako taldeak. Bi talde gipuzkoarrez gain, lau bizkaitar, nafar bat, errioxar bat, hiru kantabriar eta hiru Gaztela Leonekoak izando dira A-A multzoan.
Mondragon Unibertsitatea lehen postuetan egon da azken 3 denboraldietan, eta Zilarrezko LEB mailara igotzeko faseak lehiatzea lortu du. Klubaren ilusioa denboraldi honetan egoera hori mantentzea da. Zalantzarik gabe, saskibaloizaleek maila handiko partiduak jokatuko dituzte Iturripen, eta ez galtzea merezi duen ikuskizuna izango da. Lehenengo aukera igande honetan arratsaldeko 18:30ean.
Maila Nazionaleko ligako Mondragon Unibertsitatea
Larunbatean jokatuko duen talde bakarra Maila Nazionaleko ligako Mondragon Unibertsitatea izango da. Galdakaora bidaiatuko du Iñaki Ogaranen taldeak Ibaizabalen aurka jokatzeko arratsaldeko 18:00etan Urreta kiroldegian. Aurreko asteburuan jokatu zuten denboraldiko lehen partidua Iturripen Silken Hoteles Araskiren aurka 55-94 galduz.