EBAko Mondragon Unibertsitateak, Mondrak eta Mugarri-Ingouk etxean jokatuko dute asteburuan [kirol prebia]

0
398

Asteburu honetan Mondrak Mojategin jokatuko du Real Unionen aurka. Partidua larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:30ean. Bi taldeak 7 punturekin berdinduta daude sailkapenean, beraz, printzipioz partidua nahiko parekatua izango da. Bestalde, Leintz Arizmendik Eibarrera bidaiatuko du igande honetan, bertako taldearen aurka jokatzeko, Unbeko futbol zelaian arratsaldeko 15:30ean. Bailarako neskak lehiara itzuliko dira aurreko asteburuan atseden hartu ondoren.


Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak asteburu honetan ere etxean jokatuko du. Iturripen hartuko du larunbatean arratsaldeko 17:00etan Usurbil. Denboraldiko bigarren partidua izango da Arrasateko taldearentzat, lehen partidua Ereintza Beisserren aurka galdu ondoren.


Saskibaloiari dagokionez, emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak Donostiara bidaiatuko du Atletico San Sebastian taldearen aurka jokatzeko. Partidua arratsaldeko 20:00etan hasiko da Aiete kiroldegian. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko EBAko mutilek etxean jokatuko dute, Iturripen igandean arratsaldeko 18:30ean Megacalzados Ardoiren aurka. Larunbatean, klubeko gainerako kideekin batera, taldeen aurkezpen ofizialean parte hartuko dute talde biek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen